33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, dirulaguntzak emateko Gizarte Ongizate Alorraren barnean interesekoak diren gizarte entitateei (2023). Laburpena

DDBN (identifikazioa): 673657.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz ezarritakoarekin Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan; haren testu osoa kontsultatzen ahal da Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/673657).

–Oinarri hauen xedea.

Dirulaguntzak emateko deialdi honen helburua da 2023an laguntza ekonomikoa ematea Eguesibarko Udaleko Gizarte Ongizate Alorraren barnean interesekoak diren gizarte entitateei (4.c puntuan deskribatzen diren entitateak).

–Entitate onuradunak.

Oinarri hauetan aipatutako laguntzen onuradunak izaten ahalko dira honako baldintza hauek betetzen dituzten entitateak soilik:

a) Irabazi-asmorik gabekoak izatea (irabazi-asmorik gabeko entitate, elkarte edo fundazioak).

b) Prebentzio, laguntza, gizarteratze eta herritarren parte-hartzearen sustapenerako eta sentsibilizaziorako jarduerak egitea, Gizarte Zerbitzuen esku-hartzearen eremuaren barnean.

c) Entitateko pertsonek aurrekaririk ez izatea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik, adingabeentzako jardueren kasuan (VII. eranskina).

d) Proiektuen bideragarritasuna bermatzeko egitura eta baliabideak izatea.

e) Eguesibarko Udalarekiko betebehar fiskalak eta, oro har, ekonomikoak egunean izatea.

–Aurkezteko epea.

Dirulaguntzaren eskabideak eta frogagiriak 15 eguneko epean aurkeztu beharko dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Eguesibarko Udalaren erregistro elektroniko orokorrean (https://sedeelectronica.valledeegues.es/). Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2023ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2301747