33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa puntuala, "Queiles" 1. sektorearen birpartzelazio proiektuan (UI.4, UI-4.2). Hasierako onespena

Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2023ko otsailaren 3an egin bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen aldaketa puntuala egitea "Queiles" 1. sektorearen birpartzelazio proiektuan (UI.4, UI-4.2). Sustatzailea da Rios y Enrique SL, Javier Adrián Huerta Arias arkitektoak 2022ko irailean idatzitako proiektuaren arabera, Udalari dagokionean, jabetza eskubidea izan ezik eta hirugarrenen eskubidea ukatu gabe.

Alegazioak aurkezteko epea hilabetekoa da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2023ko otsailaren 6an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2301948