33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Dirulaguntzen plan estrategikoa 2023-2024 aldirako. Jendaurrean jartzea

Azkoiengo Udalak, 2023ko otsailaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, Azkoiengo Udalaren 2023-2024 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onetsi zuen.

Plan estrategikoaren edukia osorik dago argitaratuta Azkoiengo Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honetan:

https://peralta.sedelectronica.es/transparency/a621ea1c-eceb-4452-ad9a-e5a15b302db4/

Erabakian ezarri zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko zela, publizitatea emateko, jarraikiz ezarritakoari Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 221.2 artikuluan.

Azkoienen, 2023ko otsailaren 2an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2301762