33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hiri-jarduketarako plan berezia, Dorreko 2. eremuko UE 2.2 unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2023ko urtarrilaren 31ko 2023-0112 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezia Dorreko 2. eremuko UE 2.2 unitatean. Hauek dira sustatzaileak: Dorreko Kontzejua, Luis Gaztelu Iribarren, José Sánchez Tellechea eta María Mercedes Beguiristáin San Martín.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2023ko urtarrilaren 31n.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2301845