33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Udal-titulartasuneko ondasun higigarri batzuk ez-erabilgarritzat deklaratzea. Behin betiko onespena

(2595/2022 espedientea).

Ikusirik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 102.1 artikuluan jasotako tramitea, bai eta 103.1 artikuluan xedatutakoa, Noain Elortzibarko Udalak, 2022ko azaroaren 15eko osoko bilkuran, erabaki zuen espedientea hastea administrazio espedienteko txostenetan jasotako ondasunak ez-erabilgarritzat deklaratzeko, gero suntsitzeko edo zuzenean besterentzeko. Hain zuzen, izapidetzearen arabera erabakiko da ondasun horiekin zer egin.

Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 1ean.

Jendaurreko aldian ez denez erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu, 2023ko urtarrilaren 24ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zen aipatu espedientea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2023ko urtarrilaren 25ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2301495