33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI

Aldaketa Udal Plan Orokorreko determinazio xehatuetan. Hasierako onespena

Lizoain-Arriasgoitiko Udaleko alkateak, 2023ko urtarrilaren 25eko 9/2023. Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egitea Lizoain-Arriasgoitiko Udal Plan Orokorraren antolamendu xehatuaren determinazioetan, Urotzen, Udalak sustatua.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizoainen, 2023ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2301591