33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Udal Plan Orokorraren aldaketa xehekatua, 2. poligonoko 1005. eta 1192. partzeletan. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2023ko urtarrilaren 30eko osoko bilkuran, Lakuntzako 2. poligonoko 1005. eta 1192. partzeletako Udal Plan Orokorraren zehaztapen xehatuak aldatzeko hasierako onarpena eman zuen, Uribeetxeberria anai-arrebek sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Lakuntzan, 2023ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2301674