33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Finken normalizazio proiektua, 1. poligonoko 451. lurzatian. Jendaurrean jartzea

Izabako Udalak, 2014ko urriaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen finken normalizazio proiektu bat Izabako 1. poligonoko 451. lurzatirako.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, entzunaldi publikoaren izapiderako eta interesdunak banan-banan zitatzeko; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 155. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Izaban, 2023ko otsailaren 1ean.–Alkateordea, Carlos Anaut Abadía.

Iragarkiaren kodea: L2301844