33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Aldaketa, Herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Igantziko Udalak 2022ko abenduaren 23an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Igantziko Udalaren herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren aldaketa.

Erabaki hori 2023ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 9an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horren aldaketa behin betikoa egiten da.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Igantzin, 2023ko otsailaren 2an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

IGANTZIKO UDALAREN HERRI-LURREN APROBETXAMENDUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

I. ERANSKINA

Tarifak

a) Abeltzain bakar batek bakarrik erabiltzeko diren larre hesituak edo hesitu gabeak: 50 euro/ha.

b) NPErako (PAC) ziurtatutako hektarea bakoitzeko: 6 euro/ha.

NPEren (PAC) onuradunek larreak bakarrik erabiltzen dituztenean ere, abeltzain bakar batek bakarrik erabiltzeko diren larre hesitu edo hesitu gabekoei ezarritako tarifa aplikatuko zaie soilik.

Iragarkiaren kodea: L2301803