33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Aldaketa Ilarrazko 17. poligonoko 122. lurzatian.
Jendaurrean jartzea

Esteribarko Udalak, 2023ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Esteribarko arau subsidiarioak Ilarrazko 17. poligonoko 122. lurzatiari dagokionez aldatzeko agiria, Arturo Ugal Jimenezek sustatu duena, espedientean behar bezala izapidetuta dagoen testuaren arabera.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; epe horretan interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2 artikuluan eta, horrek bidalita, 71. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Esteribarren, 2023ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L2301653