33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udal Plan Orokorreko APA 5 eremuko borondatezko birpartzelazioaren proiektua. Bigarren testu bategina

Lizarra Udaleko Gobernu Batzordeak, 2023ko otsailaren 2an egin bilkuran, onetsi zuen bigarren "Udal Plan Orokorreko APA 5 eremuko borondatezko birpartzelazioaren proiektuaren testu bategina (lehen, UE 12-A Cordeleros unitatea zen)", Isga Inmuebles, SAUk sustatua.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2023ko otsailaren 6an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2302018