33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Finken normalizazio proiektua, 11. poligonoko 125. lurzatian.
Hasierako onespena

Alkatetzaren 2023ko otsailaren 3ko 46/2023 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da finken normalizazio proiektua Asteraingo 11. poligonoko 125. lurzatian. Sustatzailea Asteraingo Kontzejua da.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 155. artikuluan 152. eta 74. artikuluei dagokienez xedatuarekin.

Gazolatzen, 2023ko otsailaren 3an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2301876