33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

UE -7 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Hasierako onespena

Burgiko Udalak, 2023ko otsailaren 8an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen UE -7 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua, Ascensión Elizalde Urzainquik sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz xedatutakoarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74., 134. eta 169. artikuluetan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Burgin, 2023ko otsailaren 8an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L2302108