33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Herri-lurren desafektazioa, 13. poligonoko 718 D, G, H eta 728. lurzatietan. Hasierako onespena

Berriobeitiko Kontzejuaren Batzarrak, 2022ko abenduaren 22an egin bilkuran, legez eskatutako gehiengoaren quorumarekin onetsi zuen honako herrilur honen hasierako desafektazioa:

–Landalurreko ondasunen katastroko 13. poligonoan, honako lurzati hauek:

  • 718 D, G, H, 68.851,33 metro karratuko azalera dutenak.
  • 728, 2.939,05 metro karratuko azalera duena.

Desafektazioaren xedea da erabilera lagatzea edo kargak ezartzea.

Urriaren 18ko 289/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateetako Ondasuneko gaineko Erregelamenduaren 142. artikuluan eta ondokoetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzeju Etxearen iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina, egun hori barne.

Berriobeitin, 2023ko urtarrilaren 27an.–Kontzejuko burua, Alfonso Larrayoz Iracheta.

Iragarkiaren kodea: L2301545