33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Hirigintza-hitzarmena, Gartzarongo 6. poligonoko 6. lurzatian. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2023ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, hirigintza-hitzarmen bat onetsi zuen, Gartzarongo 6. poligonoko 6. lurzatiaren jabearekin sinatzeko. Bertan ezartzen da aparkalekuetarako eta kalea zabaltzeko lagatu beharreko azalera.

Jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 24. artikuluarekin.

Basaburuan, 2023ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Esther Lacasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2301721