33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Herri-lurren desafektazioa, 7. poligonoko 893-2, 924-B, 925-2, 925-3 eta 926. lurzatietan eta 8. poligonoko 564-1, 564-2, 565., 592., 593. eta 568. lurzatietan. Hasierako onespena

Herri honetako Udalak, 2023ko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako hauen esanbidezko desafektazioa:

–Nekazaritza-ikerketako proiekturako herri-lurzatiak: 7. poligonoa, 893-2, 924-B, 925-2, 925-3 eta 926. lurzatiak; 8. poligonoa, 564-1, 564-2, 565., 592., 593. eta 568. lurzatiak.

–Desafektatu beharreko azalera, guztira: 420.100 metro koadro, nekazaritza-ikerketako proiektu bat gauzatzeko.

–Desafektazioaren xedea: Miguel Angel Orta Álavaren nekazaritza-ikerketako proiektua.

Desafektazio espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan paraturik, alegazioak, erreklamazioak edo iradokizunak aurkez daitezen, bat etorriz Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 135. eta 140. artikuluetan xedatutakoarekin.

Jendaurreko aldia bukaturik eta, behar bada, alegazioak edo iradokizunak ebatzirik, espedientea igorriko da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzura (Herri-lurren Atala).

Ablitasen, 2023ko otsailaren 7an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2302028