33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Lur-ondasunen Erregistroko datuen berritze kolektiboa

Abartzuzako Udaleko alkateak, 2023ko otsailaren 3an, ebazpen hau eman zuen:

"Abartzuzako Lur-ondasunen Erregistroko oinarrizko datu batzuen berritze kolektiboaren prozedura egin behar da, datu horiek oker baitaude edo inskribatu behar den errealitatearekin bat egiten ez baitute, 2. poligonoko katastroko lurzati hauei dagokienez: 231, 232, 233, 234, 235, 239, 240, 243, 244, 245, 248, 679, 250, 251, 252, 253 eta 254. Helburua da udal katastroa egokitzea lurzati horien egungo errealitate fisikoari. Aipatu prozedura arautzen da azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 28.bis artikuluan (Lur-ondasunen Erregistroari buruzko Foru Legea).

Aurreko guztia kontuan harturik, aipatu foru legearen 28.bis artikuluak, bigarren paragrafoan, Alkatetzaren titularrari ematen dizkion eskudantziekin bat, eta Toki Araubideko Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 s) artikuluak Udalbatzako buruari esleitutako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Abartzuzako Lur-ondasunen Erregistroko oinarrizko datu batzuen berritze kolektiboaren prozedura abiaraztea, datu horiek oker baitaude edo inskribatu behar den errealitatearekin bat egiten ez baitute, ebazpen honen azalpen zatian aipatzen diren katastroko lurzatiei dagokienez. Aipatu prozedura arautzen da azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 28.bis artikuluan (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko Foru Legea).

2. Ukitutako titularrei, deklarazioa egin dezaten, hilabete bateko epea ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jabetza tituluak eta bidezko iruditzen zaien dokumentazio osagarria aurkez ditzaten.

3. Ebazpen honen berri ematea egiten den hurrengo ohiko osoko bilkuran, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Abartzuzan, 2023ko otsailaren 3an.–Alkatea, Alberto Pagola Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2302061