33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRURTZUNGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, familia-langilearen lanpostu hutsena, egonkortze prozesu bereziaren barnean. Kalifikazio epaimahaia

2022ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ean, deialdi bat, familia-langilearen lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

Deialdiaren 5. oinarrian xedatutakoaren arabera, kalifikazio epaimahaia izendatu beharko da hautagaien behin betiko zerrenda onetsi baino lehen. Kide kopurua bakoitia izanen da, hiru gutxienez, eta horien ordezkoen kopuru bera izendatu beharko da. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Horiek horrela, nik, Eduardo Murugarren Francesek

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Irurtzungo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko familia-langilearen lanpostu hutsen deialdiko kalifikazio epaimahaiko kideak izendatzea. Hona hemen:

–Epaimahaiburua: Eduardo Murugarren Francés.

  • Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.

–Epaimahaikidea: Ascensión Zubillaga Muguerza. Irurtzungo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko familia-langilea.

  • Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.

–Epaimahaikidea: Juana Jaka Garmendia. Irurtzungo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-langilea.

  • Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.

–Epaimahaikidea: Edurne Razkin Jaka. Irurtzungo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-langilea.

  • Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.

–Idazkaria: Imanol Goñi Razquin.

  • Ordezkoa: hark eskuordetzen duena.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Irurtzunen, 2023ko urtarrilaren 12an.–Mankomunitateko burua, Eduardo Murugarren Francés.

Iragarkiaren kodea: L2301750