33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

22-02360 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuaren lanpostu hutsen oposizio-lehiaketaren aurkakoa

Gora jotzeko errekurtsoa: interesdunak epatzea Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen Álvaro Navascués Martínek jarritako 22-02360 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoan. Errekurtsoa jarri zuen Alkatetzaren 2396/2022 zenbakidun ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 12koa). Hori guztia, jarraikiz xedatutakoari abenduaren 28ko 20/2021 Legean (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak).

Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio ezen hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogileen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, bat etorriz ezarritakoarekin urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak haren II. kapituluari eman zion testuaren arabera.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Tuterako Udaleko Giza Baliabideen Departamentuan (udaletxearen beheko solairuan).

Tuteran, 2023ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2301629