33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren zerbitzura euskara itzultzaile aritzeko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko. Epaimahaia aldatzea

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2023ko urtarrilaren 24an:

2022ko urriaren 27an emandako ebazpenaren bitartez (2022ko 222. Nafarroako Aldizkari Oficiala, azaroaren 10ekoa), onetsi ziren Iruñeko Udalaren zerbitzura euskara itzultzaile aritzeko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutakoen behin betiko zerrenda, epaimahaia, eta azterketaren tokia eta data.

Ikusita Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuak emandako txostena, honako hau ebatzi dut: Iruñeko Udaleko administrari ofizial Aitor Olaetxea Mikeo jauna eta Iruñeko Udaleko zuzenbidean lizentziadun Lucía Sarasa Amatriain andrea paratzea, hurrenez hurren, deialdiko epaimahaikide-idazkari eta epaimahaikide-idazkari ordezko gisa, Garazi Urritza Uhalde andrearen eta Itziar San Martin Erice andrearen ordez.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 24an. Giza Baliabideetako zuzendaria, M.ª Aránzazu Arias Leiro.

Iragarkiaren kodea: L2301305