33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OTSAGABIA

199/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zerikusia duena aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiarekin

Aurkeztu da 199/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren xedea zabaltzea, eta Otsagabiko Udaleko alkatearen ebazpen baten aurka zabalduta gelditu da. Ebazpen horren bidez onetsi zen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

Bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluko 1., 2. eta 4. zenbakietan ezarritakoarekin (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea), interesdun guztiak epatzen dira, 199/2022 prozedura laburtuan demandatu gisa ager daitezen Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2023ko urtarrilaren 25ean.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2301692