33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LODOSA

Berraztertzeko errekurtsoa, lotuta dagoena aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriekin

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu da Lodosako Udaleko alkateak abenduaren 13an emandako 2022/233 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi dira aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren arabera (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Ebazpena , 2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ean.

Dekretu horretan xedatutakoaren arabera, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118.2 artikuluaren arabera, espedientean interesdun izan daitezkeen pertsona guztiei jakinarazten zaie ezen, hamar egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Lodosako Udalean ager daitezkeela, errekurtsogilearen uzien aurka egin nahi badute.

Lodosan, 2023ko otsailaren 6an.–Alkatea, Lourdes San Miguel Rojo.

Iragarkiaren kodea: L2301987