33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LERIN

Lan publikoaren 2023ko eskaintza

Leringo alkateak, 2023ko otsailaren 2ko 2023-034 Ebazpenaren bidez, honako lan publikoaren eskaintza hau onetsi du 2023rako, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g artikuluak ematen dizkion eskudantziak erabiliz (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), eta bat etorriz Udalak osoko bilkuran onetsiriko aurrekontuarekin eta plantilla organikoarekin:

  • Zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat (1), D mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez.

Lerinen, 2023ko otsailaren 3an.–Alkatea, María Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2302020