33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

123E/2023 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren II. eranskina eta eskabideak aurkezteko epe berri bat irekitzen baita. Ebazpen horren bidez deialdi batzuk onetsi ziren, II. eranskinean zerrendatutako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanpostuetan sartzeko, salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez.

2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ekoan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpena argitaratu zen, zeinaren bidez deialdi batzuk onetsi baitziren, II. eranskinean zerrendatutako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanpostuetan sartzeko, salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez.

II. eranskinean agertzen ziren lanpostu bakoitzean sartzeko behar ziren titulazioak. Zehazki, Analisi Klinikoetako barrutiko fakultatibo espezialisten (BFE) eta Mikrobiologia eta Parasitologiako BFEn lanpostuetarako Biologia, Biokimika, Farmazia, Medikuntza edo Kimikako gradua/lizentzia eta dagokion espezialitatea izatea eskatzen zen. Genetikako BFEn lanposturako unibertsitate titulazio berberak eskatzen ziren, eta, gainera, "aipatu gradu/lizentzien bidez sartzen ahal den osasun arloko edozein espezialitate".

Osasuneko kontseilariaren otsailaren 8ko 28E/2023 Foru Aginduaren arabera, baietsi zen Bioteknologoen Espainiako Federazioak jarritako gora jotzeko errekurtsoa deialdi hauen kontra: Analisi Klinikoetako BFE, Genetikako BFE eta Mikrobiologia eta Parasitologiako BFE lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdia (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen). Foru agindu horrek aipatu deialdia aldatzen du, lanpostu horiek lortzeko tituluen artean Bioteknologiako graduatu titulua sartuta, eta eskabideak aurkezteko epe berria irekitzen du.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1.–Aldatzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren II. eranskina. Ebazpen horren bidez deialdi batzuk onetsi ziren, II. eranskinean zerrendatutako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanpostuetan sartzeko, salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez. Horiek horrela:

1.1. Honako hau dioen tokian:

BFE Analisi Klinikoak

4

A

–Biologia, Biokimika, Farmazia, Medikuntza edo Kimikako gradua/lizentzia eta

–Analisi Klinikoetako espezialitatea

–Honela behar du:

BFE Analisi Klinikoak

4

A

–Analisi Klinikoetako espezialitatea lortzeko gaitzen duen gradua/lizentzia eta

–Analisi Klinikoetako espezialitatea

1.2. Honako hau dioen tokian:

BFE Genetika

1

A

–Biologia, Biokimika, Farmazia, Medikuntza edo Kimikako gradua/lizentzia eta

–Aipatu gradu/lizentzien bidez sartzen ahal den osasun arloko edozein espezialitate.

–Honela behar du:

BFE Genetika

1

A

–Biologia, Bioteknologia, Biokimika, Farmazia, Medikuntza edo Kimikako eremuetako gradua/lizentzia eta

–Aipatu gradu/lizentzien bidez sartzen ahal den osasun arloko edozein espezialitate.

1.3. Honako hau dioen tokian:

BFE Mikrobiologia eta Parasitologia

1

A

–Biologia, Biokimika, Farmazia, Medikuntza edo Kimikako gradua/lizentzia eta

–Mikrobiologia eta Parasitologiako espezialitatea

–Honela behar du:

BFE Mikrobiologia eta Parasitologia

1

A

–Mikrobiologia eta Parasitologiako espezialitatea lortzeko gaitzen duen gradua/lizentzia eta

–Mikrobiologia eta Parasitologiako espezialitatea.

2.–Aipatutako lanpostuetarako, parte hartzeko eskaerak aurkezteko epe berria irekitzen da, 15 egun naturalekoa, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. Epe hori luzaezina izanen da.

3.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.–Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2023ko otsailaren 9an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2302139