33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

227-2022 administraziorekiko auzi-errekurtsoa, berraztertzeko errekurtso bat ezesten duen erabakiaren aurkakoa. Berraztertzeko errekurtso hori ezarri zen 2022ko plantilla organikoa aldatzeko behin betiko onespenaren aurka eta langileak egonkortzeko prozesu bereziaren deialdiaren onespenaren aurka

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da Udaleko osoko bilkuraren 2022ko irailaren 13ko erabaki baten aurka. Erabaki horren bidez ezetsi zen berraztertzeko errekurtso bat, ezarritakoa 2022ko plantilla organikoa aldatzeko behin betiko onespenaren aurka (89. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 9koa) eta Tokiko Gobernu Batzarrak azaroaren 28an hartutako erabakiaren aurka, zeinaren bidez onesten baitziren langileak egonkortzeko prozesu bereziaren deialdiak.

Bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluko 1., 2. eta 4. zenbakietan ezarritakoarekin (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea), interesdun guztiak epatzen dira, 227-2022 prozedura laburtuan demandatu gisa ager daitezen Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Antsoainen, 2023ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Ander Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2301646