33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko Deialdia bete gabe uztea

Antsoaingo Udaleko alkateak, 2023ko urtarrilaren 26an, 56/2023 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 28an hartu erabaki baten bidez, onetsi zen deialdi bat Antsoaingo Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, funtzionarioen araubidean, eta oinarriak argitaratu ziren 2023ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9an. Lanpostuak 5006. zenbakia dauka plantillan.

Deialdiaren 7. oinarriarekin bat, ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, lehiaketa bete gabe gelditu dela dioen ebazpena emanen du alkateak. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Xedapen horrekin bat, eta Antsoaingo Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatua izateko lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian aurreikusitako epea iraganik eskabiderik aurkeztu gabe, bidezkoa da aipatutako deialdia bete gabe uztea.

EBAZTEN DUT:

1. Bete gabe uztea, zioen azalpenean adierazitako arrazoiengatik, honako deialdi hau: Antsoaingo Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatua izateko lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Alkatetzaren 2022ko azaroaren 28ko Ebazpen baten bidez onetsi zen, eta 2023ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, urtarrilaren 9an.

2. Agintzea ebazpena argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta web-orriko egoitza elektronikoan.

Antsoainen, 2023ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2301512