33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

23/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, merezimendu lehiaketarako deia egiten duena Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroan (NHEBZ) aholkulari lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko.

Urtarrilaren 18ko 1/2023 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroa (NHEBZ) sortu zen, hezkuntza inklusioaren arloko erreferentziazko kalifikazio handiko zentro gisa. Hezkuntza Departamentuaren mende dago –organikoki, inklusioaren alorrean eskumena duen Hezkuntza Departamentuko unitatearen mende dago–, eta Iruñean eta Tuteran izanen du egoitza.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitateaz kanpoko irakasle kidegoei dagozkien lanpostuak nola bete arautzen duen apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretuak bere 3. artikuluan ezartzen du Hezkuntza Departamentuak merezimendu lehiaketen deialdiak eginen dituela Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroko (NHEBZ) aholkulari eta zuzendari lanpostuak zerbitzu eginkizunetan betetzeko. Zentroa zein gairi lotuta dagoen, haren gaineko eskumena duen organoak proposaturik eginen dira deialdiak.

Behin Hezkuntza Departamentuko Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak proposamena egin duelarik ikasturte honetan Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroko (NHEBZ) aholkulari izateko zenbait lanposturen deialdia egiteko, bidezkoa da lanpostu horiek zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu lehiaketaren deialdia egitea.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroko aholkulari izateko lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu lehiaketaren deialdia onestea.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera eta Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzaten.

MEREZIMENDU LEHIAKETAREN DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehenbizikoa.

Merezimendu lehiaketarako deia egiten da honako lanpostu hauek zerbitzu eginkizunetan betetzeko, deialdi honetan ezartzen diren zehaztapenei jarraikiz:

LANPOSTUA

PROGRAMAK

PLAZA KOPURUA

Bigarren Hezkuntzako katedraduna edo irakaslea

Inklusiorako Ikastetxeak Eraldatzeko eta Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsalerako (IDU) programa

1

Maisu-maistra

Inklusiorako Ikastetxeak Eraldatzeko eta Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsalerako (IDU) programa

1

Bigarren Hezkuntzako katedraduna edo irakaslea (eskola orientatzailea euskaraz)

Hezkuntza premia bereziak

1

Bigarren Hezkuntzako katedraduna edo irakaslea (eskola orientatzailea)

Hezkuntza premia bereziak

1

Maisua-maistra (Pedagogia Terapeutikoa)

Hezkuntza premia bereziak

1

Maisu-maistra (Entzumena eta Hizkuntza)

Komunikazioa

1

Bigarren Hezkuntzako katedraduna edo irakaslea (eskola orientatzailea euskaraz)

Komunikazioa

1

Maisu-maistra (Entzumena eta Hizkuntza euskaraz)

Komunikazioa

1

Maisu-maistra (Pedagogia Terapeutikoa euskaraz)

Autonomia, irisgarritasuna eta enplegua

1

Bigarren Hezkuntzako katedraduna edo irakaslea (eskola orientatzailea)

Autonomia, irisgarritasuna eta enplegua

1

Maisua-maistra (Pedagogia Terapeutikoa)

Autonomia, irisgarritasuna eta enplegua

1

Maisu-maistra (Entzumena eta Hizkuntza)

Jokabidea

1

Bigarren Hezkuntzako katedraduna edo irakaslea (eskola orientatzailea)

Jokabidea

1

Bigarren Hezkuntzako katedraduna edo irakaslea (eskola orientatzailea)

Programen artekoa (Tuterako eskualdea)

1

Maisu-maistra (Pedagogia Terapeutikoa euskaraz)

Jokabidea

1

Bigarren Hezkuntzako katedraduna edo irakaslea (eskola orientatzailea)

Arreta goiztiarra

1

Bigarren Hezkuntzako katedraduna edo irakaslea (eskola orientatzailea euskaraz)

Arreta goiztiarra

1

Bigarren Hezkuntzako katedraduna edo irakaslea (eskola orientatzailea)

Arreta goiztiarra (Tuterako eskualdea)

1

Maisua-maistra (Pedagogia Terapeutikoa)

Ospitaleko eta etxeko laguntza. Lanpostua ospitale batean

1

Maisu-maistra (Pedagogia Terapeutikoa euskaraz)

Ospitaleko eta etxeko laguntza. Lanpostua ospitale batean

2

Bigarren Hezkuntzako katedraduna edo irakaslea eta/edo maisu/maistra euskaraz

Ospitaleko eta etxeko laguntza. Programaren koordinazioa

1

Bigarren Hezkuntzako katedraduna edo irakaslea euskaraz (esparru soziolinguistikoa)

Ospitaleko eta etxeko laguntza

1

Maisu-maistra

Nazioartekotzea eta zuzendaritzari laguntzea

1

Lanpostu horiek guztiak ibiltariak izanen dira.

Bigarrena.–Baldintza orokorrak eta lanbide-profila.

1. Deialdi honetan parte hartzen duten izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte onartuak izateko:

–Hezkuntza Departamentuaren mendeko irakaslea izatea, funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa, eta 2023ko irailaren 1ean jarduneko zerbitzu egoeran egotea.

–Ebazpen honen I. eranskinean eskatzen diren berariazko baldintzak betetzea.

Hirugarrena.–Parte hartzeko eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.

1. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek horretarako diseinatutako eskabidea bete beharko dute (Nafarroako Gobernuaren www.nafarroa.eus web orrian eskuratu daiteke), eta, bete ondoren, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztu, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari zuzendua. Eskabidearekin batera, ebazpen honen III. eranskinean dagoen merezimenduen baremoan aipatzen diren merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dira.

Parte hartzeko baldintzak betetzen direla ofizioz egiaztatuko du Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak, izangaien espediente pertsonalaren arabera. Euskaraz jakin beharra duten lanpostuak eskatzen dituzten izangaiek EGA tituluaren edo beste titulu baliokide baten jabe direla frogatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko dute, salbu jadanik beren zerbitzu-orrian jaso bada.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako burutuak dauden eta epe horretan aurkezten diren merezimenduak baizik ez dira baloratuko.

Baldintza bat frogatzeko aurkezten den dokumentazioa ez da merezimendu gisa baloratzen ahalko.

2. Izangaiek dokumentazioaren kopia eskaneatuak aurkeztuko dituzte; hala ere, administrazioak edozein unetan eskatzen ahalko ditu parte hartzeko eskabidearekin batera aurkezten den dokumentazioaren jatorrizko agiriak edo fotokopia konpultsatuak.

3. Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak edo beste autonomia erkidego bateko berezko hizkuntza ofizialean idatzitakoak, salbu eta euskaraz idatzita daudenak eta atzerriko hizkuntzen egiaztagiri edo titulazioak. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek, eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.

Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko, hamar egun balioduneko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bosgarrena.–Izangaiak onartzea.

1. Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta gero, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak ebazpena emanen du, onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrendak ezagutarazteko. Baztertu direnen kasuan, baztertzeko arrazoia zein izan den adieraziko da. Ebazpena Nafarroako Gobernuaren www.nafarroa.eus web orrian argitaratuko da.

Aipatu ebazpena argitaratuta, interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren ondorioetarako.

Interesdunek zerrenda horien aurkako erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzenduak, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean.

2. Epe hori bukatu eta gero, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak ebazpen bat emanen du onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak jakitera emateko. Baztertu direnen kasuan, baztertzeko arrazoia zein izan den adieraziko da.

Aipatu ebazpena argitaratuta, interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren ondorioetarako.

Seigarrena.–Hautapen sistema.

1. Hautapen sistemak bi zati ditu:

a) Lehen zatian, izangaiak eskuratu nahi duen lanpostuaren eginkizunei lotutako proiektu bat aurkeztu eta defendatu beharko du, ebazpen honen II. eranskinean agertzen diren zehaztapenekin bat.

Izangai bakoitzak azalduko dio epaimahaiari bere proiektua, ahoz, 15 minutuz gehienez. Gero, epaimahaiak eginen dizkion galderak erantzun beharko ditu, ahoz, 15 minutuz gehienez.

Proiektuaren aurkezpena eta defentsa baloratzeko, 0tik 10era bitarteko puntuazioa emanen zaio, eta gutxienez 5 puntu lortzen ez dutenak baztertuko dira.

Lortzen den puntuazioa epaimahaiko kideek emandakoen batezbesteko aritmetikoa izanen da, milarenera biribilduta.

Epaimahaia eratu ondoren, jakitera emanen dira, deialdiaren fitxan, lanpostu bakoitzerako balorazio irizpideak.

b) Bigarren zatian, merezimenduak baloratuko dira, ebazpen honen III. eranskinean ezarritako merezimenduen baremoari jarraikiz, eta gehienez 10 puntu emanen dira.

Hautapen prozeduraren lehenbiziko zatia gainditzen duten izangaien merezimenduak bakarrik baloratuko dira.

Epaimahaiari dagokio izangaien merezimenduak baloratzeko ardura.

2. Prozedura hasteko, izangaiak epaimahaiaren aurrean aurkeztuko dira eta proiektuaren kopia bat emanen diote. Aurkezpen ekitaldira joaten ez diren edo proiektuaren kopia ematen ez duten izangaiak hautapen prozeduratik baztertuko dira, eta ez da zilegi izanen beste pertsona batzuk haien ordez agertzea.

Izangaiak aurkezpen ekitaldira eta proiektuak defendatzeko ekitaldira joateko deiak Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak eginen ditu, prozeduran onartzen diren izangaien behin betiko zerrenda onesteko ebazpenaren bidez, zeina Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko baita gutxienez 48 ordu lehenago. Ebazpen horretan, epaimahaien aurreko jarduketa zein egunetan, zein ordutan eta non hasiko den adieraziko da.

Izangaiek proiektua defendatzeko hurrenkera alfabetikoki ezarriko da, bakoitzaren lehen abizenaren hasierako letraren arabera, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren otsailaren 21eko 66/2020 Ebazpenean ezarritakoari jarraikiz egindako zozketan atera den letratik abiatuta.

3. Izangaien balorazioa bukaturik, epaimahaiak Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.nafarroa.eus) argitaratuko ditu behin-behineko kalifikazioak, proiektuaren aurkezpenean eta defentsan lortutako puntuazioak eta, hala badagokio, merezimenduen baremoko puntuazioak adierazita.

Berdinketak hausteko, irizpide hauek erabiliko dira bata bestearen atzetik:

–Proiektuaren aurkezpenean eta defentsan lortutako puntuazio handiena.

–Merezimenduen baremoaren ataletan eta azpiataletan lortutako puntuazio handiena, hartan agertzen den hurrenkerari berari jarraikiz.

Berdinketak jarraitzen badu, oinarri honen 2. atalean aipatzen den letra-zozketaren emaitza hartuko da aintzat.

Kalifikazioen kontra interesdunek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzenduak, argitara eman eta biharamunetik hasita bi egun balioduneko epean.

Erreklamazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak behin betiko kalifikazioak bidaliko dizkio Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, proiektuaren aurkezpenean eta defentsan lortutako puntuazioak eta, hala badagokio, merezimenduen baremoko puntuazioak adierazita, eta Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.nafarroa.eus) argitaratuko dira. Era berean, prozeduraren espediente osoa igorriko da.

4. Deialdi honen xedeko zerbitzu eginkizunak Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez emanen dira, izangaiak hautatzen diren ordenaren arabera.

Zazpigarrena.–Epaimahaiak.

1. Deitutako plazetarako izangaiak ebaluatzeko, bi epaimahai eratuko dira, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Hona hemen epaimahaikideak:

  • 1. epaimahaia (euskaraz).

–Epaimahaiburua: Berdintasun eta Bizikidetza Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Unibertsitateaz Kanpoko Irakasleen Batzordeak izendatutako pertsona bat.

–Epaimahaikide idazkaria: Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko teknikari bat.

  • 2. epaimahaia (gaztelaniaz)

–Epaimahaiburua: Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Unibertsitateaz Kanpoko Irakasleen Batzordeak izendatutako pertsona bat.

Epaimahaikide idazkaria: Inklusio Ataleko burua.

2. Beharrezkoa izanez gero, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez, epaimahaia osatzeko ordezkoak izendatuko dira.

Halaber, epaimahaiak aholkulari adituen laguntza ere izaten ahal du, eta lehenagoko paragrafoan deskribatu den modu berean izendatuko dira. Aholkulari horien eginkizuna epaimahaiari laguntzea izanen da, bakarrik izendapenaren xede den gaiari buruzko kontuetan.

3. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude. Era berean, egoera horietako bat gertatzen bada, errekusatuak izan daitezke.

4. Deialdi honetan ezarria ez dagoen guztian, epaimahaiaren eraketari, jarduketari eta funtzionamenduari dagokienez, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikulutik 18.era bitartekoetan kide anitzeko organoei buruz jasotako araudiari jarraikiko zaio.

5. Epaimahaikideek beren ohiko lan ordutegiaren barruan lan eginen dute.

Zortzigarrena.–Zerbitzu eginkizunen araubidea.

1. Zerbitzu eginkizun hauek, hasiera batean, bi ikasturte oso iraunen dute, 2023ko irailaren 1ean hasita.

Behin lehenbiziko ikasturtea bukaturik eta bigarren ikasturteko martxoaren 1a baino lehen, Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Zentroan aholkulari lanpostu batean zerbitzu eginkizunetan dauden irakasleek ordura arte egindako lanaren memoria aurkeztu beharko dute. Memoria hori ikastetxeko zuzendariak eta kasuan kasuko gaian eskuduna den zerbitzuak baloratuko dute. Memoriaren balorazioa gai edo ez gai izanen da, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari bidaliko zaio dagokion ikasturteko apirilaren 30a baino lehen.

Memoriak balorazio ona izateak berekin ekarriko du zerbitzu eginkizunak hiru ikasturtez luzatu ahal izatea.

2. Aurreko atalean aipatzen den bost urteko aldia bukaturik, baldin eta baliabide zentro batean edo irakasleentzako laguntza zentro batean lanpostu baten jabetza bigarren aldiz eta jarraian hartzen bada deialdi bidez, bukatu eginen da hautagaiak behin betiko betetzen zuen irakasle lanpostuaren erreserba.

Lanpostuaren erreserba bukatu ondoren, eta betiere irakasleak zerbitzu eginkizunetan segitzen duen bitartean Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Zentroan deialdi bidez erdietsitako lanpostuan, borondatez parte hartzen ahalko du Hezkuntza Departamentuak deitzen dituen lekualdatze-lehiaketetan, eta lekualdatze-lehiaketa horietan lanpostu bat esleitzen bazaio, horrek berekin ekarriko du zerbitzu eginkizunei automatikoki uko egitea lekualdatze-lehiaketan esleitzen zaion destinoaren jabetza hartzen duen egunean berean.

Zerbitzu eginkizunak bukatu ondoren, irakasle horiek nahitaez parte hartu beharko dute deitzen diren lekualdatze-lehiaketetan, eta destinoa lortzeko lehentasunezko eskubidea izanen dute beren azken behin betiko destinoa izan zuten herriko edo eskualdeko ikastetxeetan.

3. Deialdi honen ondorioz esleitzen diren zerbitzu eginkizunak, orobat, arrazoi hauetako batengatik bukatuko dira:

a) Onartutako epea bukatzea.

b) Ikastetxea kentzea edo aldatzea, eta horrek ezinezkoa egitea eragindako zerbitzu eginkizunetan jarraitzea.

c) Interesdunak berariaz uko egitea.

d) Gerora sortutako arrazoiak, dela lanpostuan aritzeko gaitasun faltagatik edo moldatzeko ezintasunagatik, baldin eta horrek baldin badakar errendimendu eskasa eta, horrenbestez, esleitutako eginkizunak eraginkortasunez ezin betetzea, dela lanpostuaren ezaugarriak aldatzeagatik.

Aipatu arrazoi horiengatik zerbitzu eginkizunak bukatu aurretik, deialdia proposatu duen organoak txosten arrazoitu baten bidez eskatuko dio Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariari hasiera eman diezaiola zerbitzu eginkizunak bukatzeko prozedurari.

Prozedura Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez hasiko da. Ebazpen hori deialdia proposatu duen organoari igorriko zaio, ikastetxeko zuzendaritzak igorritako txostenarekin batera, egoki iruditzen zaizkion jarduketak egin ditzan, interesdunari eta Langile Irakasleen Batzordeari entzunaldia eman ondoren.

Bidezko jarduketak egin ondoren, deialdia proposatu duen organoak langileen gaitasuna edo lanpostura nola egokitu diren baloratzeko txostena prestatuko du, eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari igorriko dio.

Txosten hori negatiboa bada, zerbitzu eginkizunei bukaera emanen zaie, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuaren ebazpen baten bidez.

e) Jarduneko zerbitzua ez den beste egoera administratibo batera pasatzea.

f) Administrazioan beste lanpostu baterako izendatua izatea.

g) Langileari beste zerbitzu eginkizun bat ematea, dela Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen barnean, dela beste edozein administrazio publikotan.

h) Zerbitzu eginkizunak ematea arrazoitu zuen beharra desagertzea, ikastetxean behin betiko destinoa duen irakasle batek lanpostu hori bete duelako.

i) Baldintzak gerora ez betetzea.

Behar bezala justifikatutako ohiz kanpoko kasuetan izan ezik, zerbitzu eginkizunak aurreikusitako epea baino lehen bukatzen badira b) eta c) letretan adierazitako arrazoiak gertatzeagatik, ikasturtearekin batera bukatu beharko dira.

4. Zerbitzu eginkizunak hasi baino lehen aurreko atalean aurreikusitako arrazoiren bat (a eta d letretakoak izan ezik) gertatzen denean, ez da zerbitzu eginkizunetarako baimenik emanen.

5. Zerbitzu eginkizun hauek ez dira bateragarriak maiatzaren 14ko 39/2014 Foru Dekretuan ezarritako baimenekin (haren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegua banatzeko neurriak ezarri ziren).

Horrenbestez, funtzionarioak horrelako baimenen bat esleiturik badu baina oraindik erabiltzen hasi ez bada, baimenari uko egin beharko dio, baldin eta deialdi honetan ezarritako zerbitzu eginkizunak onartzea nahi badu. Orobat, funtzionarioari zerbitzu eginkizunak onartu bazaizkio edo jadanik zerbitzu eginkizunetan ari bada eta aipatutako baimenen bat eskatzen badu, baimena ukatuko zaio.

6. Deialdi honetako lanposturen bat betetzen ez bada hautagai bakar bat ere ez aukeratzeagatik, zilegi izanen da gaiaren arabera eskumena duen organoak egindako proposamen arrazoituari jarraikiz betetzea zerbitzu eginkizunen araubidean, eta behin baino ez, betiere interesdunak deialdiaren baldintzak betetzen baditu eta iraupena ikasturte batekoa baldin bada.

Bederatzigarrena.–Errekurtsoak.

Epaimahaiaren egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Ebazpen honen eta berau aplikatzeko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin eta jarraikiz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 20an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

I. ERANSKINA

Berariazko baldintzak

PROGRAMA

LANPOSTUA

PLAZA KOP.

BALDINTZAK

Inklusiorako Ikastetxeak Eraldatzeko eta Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsalerako (IDU) programa

Bigarren Hezkuntzako katedraduna edo irakaslea

1

Bigarren Hezkuntzako katedradunen edo irakasleen kidegokoa izatea, edozein espezialitatetan.

Inklusiorako Ikastetxeak Eraldatzeko eta Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsalerako (IDU) programa

Maisu-maistra

1

Maisu-maistren kidegokoa izatea, edozein espezialitatetan.

Hezkuntza premia bereziak

Bigarren Hezkuntzako katedraduna edo irakaslea (eskola orientatzailea euskaraz)

1

Bigarren Hezkuntzako katedradunen edo irakasleen kidegokoa izatea, Hezkuntza Orientazioa espezialitatekoa

EGA titulua edo baliokideren bat izatea

Hezkuntza premia bereziak

Bigarren Hezkuntzako katedraduna edo irakaslea (eskola orientatzailea)

1

Bigarren Hezkuntzako katedradunen edo irakasleen kidegokoa izatea, Hezkuntza Orientazioa espezialitatekoa

Hezkuntza premia bereziak

Maisua-maistra (Pedagogia Terapeutikoa)

1

Maisu-maistren kidegokoa izatea, Pedagogia Terapeutikoa espezialitatekoa

Komunikazioa

Maisu-maistra (Entzumena eta Hizkuntza)

1

Maisu-maistren kidegokoa izatea, Entzumena eta Hizkuntza espezialitatekoa

Komunikazioa

Bigarren Hezkuntzako katedraduna edo irakaslea (eskola orientatzailea euskaraz)

1

Bigarren Hezkuntzako katedradunen edo irakasleen kidegokoa izatea, Hezkuntza Orientazioa espezialitatekoa

EGA titulua edo baliokideren bat izatea

Komunikazioa

Maisu-maistra (Entzumena eta Hizkuntza euskaraz)

1

Maisu-maistren kidegokoa izatea, Entzumena eta Hizkuntza espezialitatekoa

EGA titulua edo baliokideren bat izatea

Autonomia, irisgarritasuna eta enplegua

Maisu-maistra (Pedagogia Terapeutikoa euskaraz)

1

Maisu-maistren kidegokoa izatea, Pedagogia Terapeutikoa espezialitatekoa

EGA titulua edo baliokideren bat izatea

Autonomia, irisgarritasuna eta enplegua

Bigarren Hezkuntzako katedraduna edo irakaslea (eskola orientatzailea)

1

Bigarren Hezkuntzako katedradunen edo irakasleen kidegokoa izatea, Hezkuntza Orientazioa espezialitatekoa

Autonomia, irisgarritasuna eta enplegua

Maisua-maistra (Pedagogia Terapeutikoa)

1

Maisu-maistren kidegokoa izatea, Pedagogia Terapeutikoa espezialitatekoa

Jokabidea

Maisu-maistra (Entzumena eta Hizkuntza)

1

Maisu-maistren kidegokoa izatea, Entzumena eta Hizkuntza espezialitatekoa

Jokabidea

Bigarren Hezkuntzako katedraduna edo irakaslea (eskola orientatzailea)

1

Bigarren Hezkuntzako katedradunen edo irakasleen kidegokoa izatea, Hezkuntza Orientazioa espezialitatekoa

Programen artekoa (Tuterako eskualdea)

Bigarren Hezkuntzako katedraduna edo irakaslea (eskola orientatzailea)

1

Bigarren Hezkuntzako katedradunen edo irakasleen kidegokoa izatea, Hezkuntza Orientazioa espezialitatekoa

Jokabidea

Maisu-maistra (Pedagogia Terapeutikoa euskaraz)

1

Maisu-maistren kidegokoa izatea, Pedagogia Terapeutikoa espezialitatekoa

EGA titulua edo baliokideren bat izatea

Arreta goiztiarra

Bigarren Hezkuntzako katedraduna edo irakaslea (eskola orientatzailea)

1

Bigarren Hezkuntzako katedradunen edo irakasleen kidegokoa izatea, Hezkuntza Orientazioa espezialitatekoa

Arreta goiztiarra

Bigarren Hezkuntzako katedraduna edo irakaslea (eskola orientatzailea euskaraz)

1

Bigarren Hezkuntzako katedradunen edo irakasleen kidegokoa izatea, Hezkuntza Orientazioa espezialitatekoa

EGA titulua edo baliokideren bat izatea

Arreta goiztiarra (Tuterako eskualdea)

Bigarren Hezkuntzako katedraduna edo irakaslea (eskola orientatzailea)

1

Bigarren Hezkuntzako katedradunen edo irakasleen kidegokoa izatea, Hezkuntza Orientazioa espezialitatekoa

Ospitaleko eta etxeko laguntza. Lanpostua osasun-zentro batean

Maisua-maistra (Pedagogia Terapeutikoa)

1

Maisu-maistren kidegokoa izatea, Pedagogia Terapeutikoa espezialitatekoa

Ospitaleko eta etxeko laguntza. Lanpostua osasun-zentro batean

Maisu-maistra (Pedagogia Terapeutikoa euskaraz)

2

Maisu-maistren kidegokoa izatea, Pedagogia Terapeutikoa espezialitatekoa

EGA titulua edo baliokideren bat izatea

Ospitaleko eta etxeko laguntza. Programaren koordinazioa

Bigarren Hezkuntzako katedraduna edo irakaslea eta/edo maisu-maistra euskaraz

1

Bigarren Hezkuntzako katedradunen edo irakasleen kidegokoa izatea, eta/edo maisu-maistren kidegokoa

EGA titulua edo baliokideren bat izatea

Ospitaleko eta etxeko laguntza

Bigarren Hezkuntzako katedraduna edo irakaslea euskaraz (esparru soziolinguistikoa)

1

Bigarren Hezkuntzako katedradunen edo irakasleen kidegokoa izatea, esparru soziolinguistikoarekin lotutako edozein espezialitaterekin

EGA titulua edo baliokideren bat izatea

Nazioartekotzea eta zuzendaritzari laguntzea

Maisu-maistra

1

Maisu-maistren kidegokoa izatea

Ingeleseko C1 tituluaren jabe izatea

II. ERANSKINA

Hautapen sistemaren eta lanpostuen zehaztapenak

1.–Proiektuaren edukia eta ezaugarriak.

Interesdunek lan proiektu bat aurkeztuko dute, non argi geratuko den beren profil profesionala egokia dela lan egin nahi duten programarako, eta NHEBZren eta/edo beste entitate batzuen beste programa batzuekin egoera praktikoak modu kooperatiboan eta koordinatuan konpontzeko gaitasuna dutela frogatuko den. Hori guztia ikuspegi inklusibo batetik eta hezkuntza berriztatzeko prozedurak sustatuz.

Proiektuak 20 orrialde izanen ditu gehienez (eranskinak barne, horrelakorik badago), alde batetik idatziak, DIN A-4 tamainan, lerroarte bikoitzarekin eta Arial 11 letra erabiliz.

Proiektuak honako atal hauek jaso behar ditu gutxienez:

A) Lortu nahi den lanposturako profil profesionalaren egokitasuna.

B) Lortu nahi den programarako lan-egitasmoaren proposamena, hezkuntza ikuspegi inklusiboa eta beste programa batzuekiko koordinazioa kontuan hartuta

C) Ikastetxe baten esku-hartze eskaera bati buruzko kasu praktiko bat, lortu nahi den programatik erantzunda. Kasu horrek, gutxienez, honako atal hauek izan beharko ditu:

–Ikaslearen profila, baita eskola eta familia ingurunea ere, irakaskuntza eta ikaskuntza prozesua eragozten ahal duten oztopoak jasota utzita.

–Zer jarduketa eginen ziren honako eremu hauetan:

  • Ikastetxeentzako aholkularitza.
  • Familientzako aholkularitza.
  • NHEBZren beste programa batzuekin eta/edo beste entitate batzuekin koordinatzeko eta talde-lanean egiteko estrategiak.

D) Lortu nahi den programarako hezkuntza berriztatzeko proposamenak.

2.–Lanpostuaren eginkizunak.

NHEBZren Foru Dekretuan jasotakoak eta jarraian agertzen direnak:

a) Hezkuntza Departamentuak aniztasunari erantzutearen arloan zehaztutako araudia eta irizpideak hedatzea eta aplikatzea, normalizazio eta inklusio printzipioei jarraikiz.

b) Bere profesionalen prestakuntza sustatzea berrikuntza pedagogikoaren eta teknologikoaren eremuan, unibertsitate eremuarekin eta beste entitate publiko eta pribatu batzuekin lankidetzan (besteak beste, ekintza sozialeko hirugarren sektoreko entitateekin), eta prestakuntza hori ikastetxeetako profesionalei transmititzea.

c) Aniztasunari erantzuteari eragiten dion informazioaren bilketa sistematikoa egitea.

d) Norberaren edo hirugarrenen materialak eta argitalpenak egin daitezen sustatzea, haiek Nafarroako hezkuntza sisteman hedatzeko eta aplikatzeko.

e) Premiak hautematea eta erantzun espezializatuak ematea profesionaltasunez, arintasunez eta eraginkortasunez.

f) Etengabe eguneratutako jarduketa protokoloak egitea eta horiek planifikatu, koordinatu eta ebaluatzea.

g) Hobekuntza ildo berritzaileen garapena sustatzea ikastetxeekin, ikasleekin eta familiekin, eta horiek ikasleen hezkuntza prozesuan parte har dezaten bermatzea eta enfasi berezia jartzea hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituztenei eman beharreko erantzunean.

h) Familien parte hartzea sustatzea ikasleen eskolatzeari eragiten dioten prozesuetan, eta, horretarako, familiei informazioa, akonpainamendua eta aholkularitza ematea inklusiboen irizten dioten eskolatze erregimena hautatzerakoan.

i) Ikastetxeetako hezkuntza proiektuen eraldaketa sustatzea, metodologia eta praktika inklusiboen ezarpenaren bitartez, eta, beharrezkoa den guztietan, erantzun espezializatuak ematea.

j) NHEBZren prozedurak eta helburuak ebaluatzea.

3.–Antolaketa.

1. NHEBZko langileek, lanpostu jakin bati atxikirik badaude ere, eginkizunak beste arlo eta programa batzuetan bete ditzakete, oso-osorik edo parte batean, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak edo NHEBZko zuzendaritzak proposatzen duen urteko lan planean.

2. NHEBZko profesional guztiek, galarazi gabe programa bati atxikirik egotea, jarduketak batera egin ditzakete, baita beren eginkizunak bete ere beste profesional batzuk osatuz edo ordeztuz, edozein programa edo arlotan, oinarritzat harturik zuzendaritzak ikusten dituen beharrak.

2. Euskara eskakizuna duten lanpostuak betetzen dituen profesional orok, programa edo arlo bati atxikita egoteari kalterik egin gabe, diziplinarteko lanak eginen ditu, eta, behar izanez gero, profesional baten osagarria izanen da D hizkuntza ereduan matrikulatutako ikasleei zuzendutako balorazioak, laguntzak edo materialak egiteko, hurrenez hurren.

III. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

Merezimenduen baremoko puntuazioa, guztira: 10 puntu.

I.–Irakaskuntzako esperientzia (5 puntu gehienez):

Izangaiak karrerako funtzionario gisa duen irakasle esperientzia baloratuko da: 0,48 puntu emanen dira zerbitzu urte bakoitzeko, deialdiaren azkeneko egunean kontatuta.

Hilabete osoko 0,04 puntu emanen dira, eta hondarreko egunak ez dira kontuan hartuko.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz aurkezten duen zerbitzu-orria da merezimendu honen frogagiria.

II.–Beste merezimendu batzuk (5 puntu gehienez):

2.1. Etengabeko prestakuntza (2 puntu gehienez):

2.1.1. Lortu nahi den lanpostuarekin lotura zuzena duten prestakuntza jarduerak gainditzeagatik: egiaztatutako 10 orduko, 0,05 puntu. Gehienez ere puntu bat.

Ondorio horietarako, jarduera guztietako prestakuntza orduen batuketa eginen da, eta ez da puntuaziorik emanen 10 ordutik beheitikoengatik. Prestakuntza jarduerak kreditutan –eta ez ordutan– adierazten badira, kreditu bakoitzak 10 orduren balioa izanen du.

Hezkuntzako administrazio publiko batek edo unibertsitate batek jarduerez emandako ziurtagiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko da, edo, halakorik ezean, kasuko hezkuntza administrazioak jarduera horiek aitortu edo homologatzeko idazki bat, eta agiri horretan berariaz agertuko da jardueraren kreditu kopurua edo zenbat ordu iraun duen.

2.1.2. Lortu nahi den lanpostuarekin lotura zuzena duten prestakuntza eta hobekuntza jarduerak emateagatik: egiaztatutako 5 orduko, 0,1 puntu. Gehienez ere puntu bat.

Ondorio horietarako, jarduera guztietako prestakuntza orduen batuketa eginen da, eta ez da puntuaziorik emanen bost ordutik beheitikoengatik. Prestakuntza jarduerak kreditutan –eta ez ordutan– adierazten badira, kreditu bakoitzak 10 orduren balioa izanen du.

Hezkuntzako administrazio publiko batek edo unibertsitate batek jarduerez emandako ziurtagiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko da, edo, halakorik ezean, kasuko hezkuntza administrazioak jarduera horiek aitortu edo homologatzeko idazki bat, eta agiri horretan berariaz agertuko da jardueraren kreditu kopurua edo zenbat ordu iraun duen.

2.2. Ikerketa eta berrikuntza jarduerak, eta beste jarduera batzuk (puntu bat gehienez):

2.2.1. Lortu nahi den lanpostuarekin lotura duten ikerketa eta berrikuntza jardueretan parte hartzeagatik: 0,25 puntu jarduera bakoitzeko.

Ikerketa edo berrikuntza proiektuetan parte hartu izana frogatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, kasuko hezkuntza administrazioak emandakoak.

2.2.2. Lortu nahi den lanpostuarekin lotura duten ikerketa eta berrikuntza jarduerak koordinatzeagatik: 0,50 puntu jarduera bakoitzeko.

Ikerketa edo berrikuntza proiektuak koordinatu izana frogatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, kasuko hezkuntza administrazioak emandakoak.

2.3. Prestakuntza akademikoa (3 puntu gehienez):

2.3.1. Graduatu ondokoak, doktoretza eta aparteko sariak:

–Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diplomagatik (apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretua), master titulu ofizialagatik (urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuaren arabera, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren arabera edo abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuaren arabera lortua), ikertzeko nahikotasunagatik edo beste edozein titulu baliokiderengatik, baldin eta titulu horiek bere irakasle kidegoan sartzeko baldintza gisa eskatu ez badira: 1 puntu.

–Doktore titulua izateagatik: 1 puntu.

Tituluaren ziurtagiria edo, hala badagokio, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.

Ikertzeko nahikotasunari edo ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diplomari dagokionez:

–Unibertsitatearen ziurtagiria, ikertzeko nahikotasuna aitortzen duena, eskuratuta izanez gero urtarrilaren 23ko 185/1985 Errege Dekretuaren arabera.

–Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diploma, eginak izanez gero apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuaren arabera

2.3.2. Unibertsitateko beste titulu batzuk:

unibertsitateko titulazio ofizialak, irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko baldintza gisa alegatutakoez beste batzuk, honela baloratuko dira:

–Lehen zikloko tituluak: diplomadun, ingeniari tekniko edo arkitekto tekniko titulu bakoitzeko edo legez horien baliokide den titulu bakoitzagatik, eta lizentzia, arkitektura edo ingeniaritza bateko lehen zikloari dagozkion ikasketengatik: 1 puntu.

Azpiatal honetan ez dira behin ere baloratuko izangaiek aurkezten dituzten mota horretako lehenengo tituluak edo ikasketak.

–Bigarren zikloko tituluak: lizentzien, ingeniaritzen, arkitekturen edo unibertsitateko gradudun titulu ofizialen bigarren zikloko ikasketengatik edo legez horien baliokide diren tituluengatik: 1 puntu.

Bigarren ziklokoak bakarrik diren tituluak eta ondorio guztietarako unibertsitateko lizentziadun tituluaren baliokidetzat jotzen diren tituluak bigarren ziklo bat bezala baloratuko dira bakarrik.

Norberaren kidegoan sartzeko baldintza diren tituluen kopia eskaneatua aurkeztu behar da, bai eta merezimendu gisa aurkezten dituen titulu guztiena ere, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Gradudun titulua ez da baloratuko baldin eta titulu hori lortu bada ikasketa arlo bereko unibertsitateko titulu bat (diploma edo lizentzia) daukatenentzat bideratutako egokitzapen ikastaro bat eginez.

Titulazio berean oinarritzen diren espezialitateak ez dira titulu desberdintzat hartuko. Titulu berari dagozkion aipamenak ez dira gradutzat hartuko.

Tituluak atzerrian lortu badira, titulu horien kopia eskaneatua aurkeztu beharko da, homologazioa egiaztatzen duen agiriarekin batera.

2.3.3. Araubide bereziko irakaskuntzetako eta berariazko lanbide heziketako titulazioak:

–Musikako edo Dantzako titulu profesional bakoitzeko: 0,5 puntu.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulu bakoitzeko: 0,2 puntu.

–Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulu bakoitzeko: 0,2 puntu.

–Goi mailako kirol teknikari titulu bakoitzeko: 0,2 puntu.

Tituluaren ziurtagiria edo, hala badagokio, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.

2.4. Euskararen, ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren ezagutza egiaztatzeko titulazioak (2 puntu gehienez):

Atal honetan ez da baloratuko euskara jakitea egiaztatzen duen ziurtagiria, baldin eta lortu nahi den lanposturako onartzeko baldintza bada.

Euskara, ingelesa, frantsesa edo alemana jakitea frogatzen duen ziurtagiria, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin bat, Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan jaso zen bezala (Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 184/2011 Foru Aginduaren eta Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 10eko 30/2018 Foru Aginduaren bidez aldatua):

–C2 edo baliokidea: 1 puntu.

–C1 edo baliokidea: 0,75 puntu.

–B2 edo baliokidea: 0,50 puntu.

Merezimendu gisa alegatutako ziurtagiriaren kopia eskaneatua aurkeztuko beharko da, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Hizkuntza bakoitzean, maila altueneko ziurtagiria bakarrik hartuko da kontuan.

Ez da beharrezkoa izanen hizkuntza gaitasunen ziurtagiriak gaztelaniara itzultzea.

Iragarkiaren kodea: F2301264