33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

26/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Trenbide Azpiegituren Administratzailearen (ADIF) arteko kudeaketa-esleipeneko hitzarmena, trenbide-azpiegitura bat garatzeko Nafarroako Foru Komunitatean.

Kudeaketa-esleipeneko hitzarmena sinatu da, 2022ko abenduaren 29an, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Trenbide Azpiegituren Administratzailearen (ADIF) artean, trenbide-azpiegitura bat garatzeko Nafarroako Foru Komunitatean, eta hitzarmen horren hamargarren klausulan xedatzen da hitzarmena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dela, eraginkorra izan dadin, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11.3 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14.6 artikuluan.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14. eta 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Trenbide Azpiegituren Administratzailearen (ADIF) arteko kudeaketa-esleipeneko hitzarmena, trenbide-azpiegitura bat garatzeko Nafarroako Foru Komunitatean. Eranskin gisa doa.

2. Ebazpen hau Azterlan eta Proiektuen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 16an.–Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Pedro Andrés López Vera.

Kudeaketa-esleipeneko hitzarmena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Trenbide Azpiegituren Administratzailearen (ADIF) artekoa, trenbide-azpiegitura bat garatzeko Nafarroako Foru Komunitatean (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2301064