33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

6/2023 FORU AGINDUA, urtarrilaren 17koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako Gizarte Zerbitzuetako Gizarte Berrikuntzaren III. Saria ematen duena.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 27ko 129/2022 Foru Aginduaren bidez, deialdia egin zen Nafarroako Gizarte Zerbitzuetako Gizarte Berrikuntzaren Sariaren hirugarren ediziorako, eta saria arautzeko oinarriak onetsi ziren.

2022ko maiatzaren 6an egindako txostenean proposatu zen "Nafarroako Gizarte Zerbitzuetako Gizarte Berrikuntzaren III. Saria" arautzeko foru agindua onestea, eta ezarri zen, orobat, Tomás y Lydia Recari García fundazioak zuzenean ordainduko zizkiola entitate irabazleari sariaren 6.000 euroak, bai eta 1.000 bana euro ere bi finalistei.

2022ko abenduaren 12an, Nafarroako Gizarte Zerbitzuetako Gizarte Berrikuntzaren Sariaren hirugarren edizioaren gaineko epaia eman zuen epaimahaiak.

Ikusirik Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzuak eginiko txostena.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Gizarte Zerbitzuetako Gizarte Berrikuntzaren III. Saria ematea Nafarroako Kutxa Fundazioa entitateari, "Desentsibilizazio sanitarioa ikasgelaz haratago" proiektuagatik.

2. Nafarroako Gizarte Zerbitzuetako Gizarte Berrikuntzaren III. Sarian finalista deklaratzea Mejorando Cada Día fundazioa, Mejorana elkartea eta Iddeas para la Innovación y la Inclusión Social fundazioa entitateak "Lagun egidazu! programa" proiektuagatik eta ANFAS entitatea "Badut zer kontatu asko! Hizkuntza natural lagundua" proiektuagatik.

3. Saria zuzenean ordainduko du Tomás y Lydia Recari García fundazioak; hala, sei mila euro ordainduko dizkio entitate irabazleari, eta mila euro entitate finalista bakoitzari.

4. Foru agindu hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta jakinaraztea Nafarroako Kutxa Fundazioari (Pio XII.aren etorbidea 2, Iruña), Mejorando Cada Día fundazioa, Mejorana elkartea eta Iddeas para la Innovación y la Inclusión Social fundazioa entitateei (Ruben Beloki kalea 4, solairuartea B, Burlata) eta ANFAS entitateari (Maeztu pintorearen kalea 2, behea, Iruña), behar diren ondorioak izan ditzan. Aditzera emanen da foru aginduak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

5. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioetarako, Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusira, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora eta Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzura, eta jakinaraztea Tomás y Lydia Recari García fundazioari, sariaren sei mila euroak ordain diezazkion erakunde irabazleari, eta mila bana euro entitate finalistei.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 17an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2301080