33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

358/2022 prozedura. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea

Aditzera ematen dut: Idazkaritza honetan honako administrazioarekiko auzi-errekurtso hau aurkeztu dela eta, erregistratu eta tramitera onartu ondoren, erreferentzia hau eman zaiola: 358/2022 prozedura arrunta. Errekurtsoa Nafarroako Merkatari Elkarteak eta Denok Bat Merkataritza eta Zerbitzuen Federazioak eskatuta aurkeztu zen, Nafarroako Gobernuak 2022ko uztailaren 5ean hartutako Erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, Eguesibarren merkataritza-establezimendu handi bat ezartzeko udalez gaindiko plan sektoriala onetsi zen, Atalaya Superficies Comerciales SLk sustaturik (2022ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 28an).

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 47.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 26an.–Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua, Virginia Arias López de Lacalle.

Iragarkiaren kodea: J2301542