31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2023rako aldaketa Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren ordenantza fiskaleko tasetan. Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzordeak, 2023ko urtarrilaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren tasen aldaketa, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginarekin.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Altsasun, 2023ko otsailaren 1ean.–Mankomunitate Burua, Francisco Javier Paz Miño.

Iragarkiaren kodea: L2301703