31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Jarduera sailkaturako lizentziaren eskaera.
Garajea

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.

2022/6 espedientea.

Sustatzailea: Plazetxea S.L.

Jarduera: lur azpiko garajea.

Tokia: UCC2-Bko 2, 3 eta 4. lurzatiak.

Atarrabian, 2023ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2301476