31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Nekazaritzako makinak biltegiratzeko nabea

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Sustatzailea: Eder Merino Oyón.

Jarduera: jarduera sailkatua legeztatzea nekazaritzarako makinak biltegiratzeko nabe batean.

Tokia: La Serna bidea, 10. 22. poligonoko 260. lurzatia.

Vianan, 2023ko urtarrilaren 30ean.–Alkate udalburua, Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2301577