31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2023ko ekitaldirako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak.
Behin betiko onespena

Torres del Rioko Udalak, 2022ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, 2023rako karga-tasak onetsi zituen. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik iragarkia argitaratuta 2022ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean, bai eta toki-erakunde honen iragarki-taulan ere. Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz xedatutakoarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan.

Argitara ematen da 2023ko ekitaldian indarra izanen duten karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,30.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,30.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren diru-bilketarako indizea: 1,3 indizea, maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsitako EJZren tarifetan aipatzen diren kuoten gainean aplikatzekoa.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak honela geldituko dira ezarriak 2022rako eta hurrengo urteetarako, osoko bilkuran kontrakoa erabaki ezean: legezko gehienekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eguneratzen denean urtero zehazten dena, bat etorriz xedatutakoarekin lege horren 175.2 artikuluan.

b) Karga-tasa bere horretan gelditzen da; karga-tasa bakarra izanen da balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan: %15.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten da ebazpen honen kontra zuzenean aurkezten ahal dela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean jarri ere, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik aurrera.

Torres del Rion, 2023ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L2301846