31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

2023rako zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.
Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2022ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, aldaketa onetsi zuen, hasiera batez, 2023an indarra izanen duten zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.

Argitara eman zen 2022ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an, eta jendaurreko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsi dira 2023an indarrean izanen diren zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

Hauek izanen dira 2023rako onetsitako zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak:

1. 2023. urteko karga-tasak:

–Lurraren kontribuzioa: %0,2288

–Etxebizitza hutsen gaineko zerga:

  • lehenengo urtean, %0,25.
  • bigarren urtean, %0,50.
  • hirugarren eta hurrengo urteetan, %1,50:

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga; indize bakarra: 1.40.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: 4.6.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: sortzapenaren unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera, izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak. Sortzealdiaren arabera, tasa hauek ezartzen dira karga-eskalan:

  • %14: 20 urtekoa edo hortik gorakoa.
  • %14 19 urte.
  • %15: 18 urte.
  • %16: 17 urte.
  • %25: 16 urte.
  • %25: 15 urte.
  • %25: 14 urte.
  • %25: 13 urte.
  • %25: 12 urte.
  • %25: 11 urte.
  • %25: 10 urte.
  • %25: 9 urte.
  • %25: 8 urte.
  • %25: 7 urte.
  • %25: 6 urte.
  • %25: 5 urte.
  • %25: 4 urte.
  • %13: 3 urte.
  • %13: 2 urte.
  • %13: 1 urte.
  • %13: urtebetetik behera.

2. 2023. urteko tasak:

–Zakurrak: 13,00 euro.

–Pasabidea izapidetzeko tasak: 22,00 euro.

–Pasabideko plaka ordezkatzeko tasa: 22,00 euro.

–Pasabideko tasa; metro lineal bakoitza:

  • Garaje plaza, bakoitza: 40,00 euro/metro lineala urtean.
  • Garaje kolektiboak; edukieraren arabera:
    • 10 ibilgailu bitarte: 65,00 euro/metro lineala urtean.
    • 11-25 ibilgailu: 114,00 euro/metro lineala urtean.
    • 26-50 ibilgailu: 174,00 euro/metro lineala urtean.
    • 51-100 ibilgailu: 207,00 euro/metro lineala urtean.
    • 100 ibilgailutik gora: 257,00 euro/metro lineala urtean.

–Zamalanetarako eremu publikoan ordutegi mugatuko eremu-erreserbaren tasa:

  • –Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 30 euro/metro lineala urtean.

–Kanalak:

  • Teila: 2,5 euro/metro lineala urtean.
  • Kanal garaia: 4,75 euro/metro lineala urtean.
  • Kanal baxua: 0,65 euro/metro lineala urtean.

–Hegalkina: 0,65 euro/metro lineala urtean.

–Idazkunak edo errotuluak:

  • Horma: 1,90 euro/metro lineala urtean.
  • Hormatik ateratzen direnak: 3,10 euro/metro lineala urtean.

–Herri-lurzatiak:

  • Plantío, Soto, Vergal eta Pontigón: 28,80 euro urtean.
  • Marinal:
    • Lurzati osoa: 85,00 euro urtean.
    • Lurzati erdia: 44,00 euro urtean.

–Obra lizentziak tramitatzeko tasak; obra gauzatzeko aurrekontuaren arabera:

  • 6.010,12 eurora bitarte: 45,00 euro.
  • 6.010,13 eurotik 90.151,82 eurora bitarte: 100,00 euro.
  • 90.151,83 eurotik gora: 150,00 euro.

–Irekitzeko erantzukizunpeko adierazpena tramitatzeko tasa: 100,00 euro.

–Jardueraren erantzukizunpeko adierazpena tramitatzeko tasa: 100,00 euro.

–Jarduera sailkaturako lizentzia tramitatzeko tasa: 300,00 euro.

–Lehen aldiz okupatzeko lizentzia tramitatzeko tasa: 100,00 euro etxebizitza bakoitzeko.

–Lurzatiak banantzeko lizentziak edo banaketa administratiborako baimenak tramitatzeko tasa 100,00 euro.

–Udal plangintzako tresnak ekimen partikularraren ondorioz tramitatzeko tasa: 200,00 euro.

–Birpartzelazio proiektua tramitatzeko tasa: 200,00 euro.

–Urbanizazio proiektua tramitatzeko tasa: 200,00 euro.

–Kostuak banatzeko proiektua tramitatzeko tasa: 200,00 euro.

–Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia tramitatzeko edo berritzeko tasa: 25,00 euro.

–Jabari publikoa aprobetxatu edo okupatzeko tasak, salbu eta terrazak, beladoreak eta barra-salmahai eramangarriak (beren ordenantza fiskala baitute), merkatu txikia eta jaietako ostatu-ibilgailua:

  • m²/eguna: 0,31 euro/m².
  • m²/hilabetea: 7,65 euro/m².
  • m²/hiruhilekoa: 20,60 euro/m².
  • m²/seihilekoa: 38,72 euro/m².
  • m²/urtea: 62,00 euro/m².
  • 10 euro/eguna, baldin okupazioak edo aprobetxamenduak oztopatzen ahal badu pertsonen edo ibilgailuen zirkulazioa.

–Jabari publikoa terrazen, beladoreen eta barra-mostradore eramangarrien bidez aprobetxatzeko edo okupatzeko tasak (beren ordenantza fiskala baitute):

  • m²/laneguna: 0,15 euro/m².
  • m²/jaieguna: 0,47 euro/m².
  • m²/hilabetea: 3,82 euro/m².
  • m²/urtea: 31,00 euro/m2
  • Udako denboraldia (maiatzaren 1etik urriaren 31 arte, biak barne): 22 euro m²/denboraldia (seihilekoa).
  • Neguko denboraldia (azaroaren 1etik hurrengo urteko apirilaren 30a arte): 17,50 euro m²/denboraldia (seihilekoa).
  • Barra-mostradore eramangarria: 40 euro/eguna/modulua, baldin gehienez bi metro luze bada.

(Baldin aprobetxamenduaren xedea den eremuan jartzen badira hesitzeko elementuak edo egiturak, aurreikusitako tarifei %15 gehiago gehituko zaie. Baimentzen badira altzari-elementuak –kupelak, mahai altuak etab.–, eta beladoreak edukitzeko baimenik ez bada, karga-oinarria izanen da jarritako elementu bakoitzeko eta eguneko, eta okupazioa 1,5 m² dela ulertuko da).

–Merkatu txikiko tasak, egun arruntetan: 1,00 euro/metro lineala egunean.

–Merkatu txikiko tasak, festetan: 3,50 euro/metro lineala egunean. (Barne da puxiken salmenta, gutxieneko okupazioa 2 metro lineal izanik).

–Tasak, festetan jabari publikoa okupatzeagatik ostatu-ibilgailuekin: 600,00 euro/ibilgailua festetako egun guztietarako.

–Tasak, festa egunetatik kanpo jabari publikoa okupatzeagatik ostatu-ibilgailuekin: 40 euro/ibilgailua, egunean.

–Hilerriko tasa: nitxoaren kontzesioa 25 urterako, gehienez ere beste 25 urterako luzatzen ahal dena: 700,00 euro/25 urte.

–Hilerriko tasa: hilobiaren kontzesioa 90 urterako: 900,00 euro/90 urte.

–Hilerriko tasa: zoruko panteoiaren kontzesioa 90 urterako: 2.900,00 euro/90 urte.

–Hilerriko tasa: lurreko panteoiaren kontzesioa 90 urterako: 2.700,00 euro/90 urte.

–Hilerriko tasa: kolunbarioaren kontzesioa 25 urterako, gehienez ere beste 25 urterako luzatzen ahal dena: 150 euro/25 urte.

–Hilerriko tasa: nitxoan ehorztea: 100,00 euro.

–Hilerriko tasa: nitxoan errautsak ehorztea: 100,00 euro.

–Hilerriko tasa: kolunbarioan ehorztea: 50,00 euro.

–Hilerriko tasa: hilobian ehorztea: 100,00 euro.

–Hilerriko tasa: zoruko panteoian ehorztea: 100,00 euro.

–Hilerriko tasa: lurreko panteoian ehorztea: 300,00 euro.

–Hilerriko tasa: panteoian errautsak ehorztea: 100,00 euro.

–Hilerriko tasa: nitxoan gorpuzkinak ehorztea: 190,00 euro.

–Hilerriko tasa: hobitik ateratzea eta nitxora eramatea: 190,00 euro.

–Hilerriko tasa: hobitik ateratzea eta kolunbariora eramatea: 50,00 euro.

–Hilerriko tasa: hobitik ateratzea eta beste hobi batera eramatea: 190,00 euro.

–Hilerriko tasa: hobitik ateratzea eta zoruko panteoira eramatea: 190,00 euro.

–Hilerriko tasa: hobitik ateratzea eta lurreko panteoira eramatea: 300,00 euro.

–Adinekoen jantokia erabiltzeko tasak: 5,00 euro/egun.

–Udaleko garabi-zerbitzuaren tasak ibilgailuak kentzeagatik:

  • Ibilgailua kentzea eguneko ordutegian, gehienez ere 2.500 kg: 95,00 euro.
  • Ibilgailua kentzea eguneko ordutegian, 2.500 kg-tik gora pisatzen badu: 110,00 euro.
  • Ibilgailua kentzea gaueko ordutegian edo jaiegunean, gehienez ere 2.500 kg pisatzen badu: 110,00 euro.
  • Ibilgailua kentzea gaueko ordutegian edo jaiegunean, 2.500 kg-tik gora pisatzen badu: 126,00 euro.
  • Ibilgailua gordailuan egoteagatik (kendu zenetik 24 ordu igarota), 2.500 kg bitarte: 6,00 euro/egun.
  • Ibilgailua gordailuan egoteagatik (kendu zenetik 24 ordu igarota), 2.500 kg-tik gora: 12,00 euro/egun.
  • Tasa erdia, garabiari deitu zaionetik 15 minutu pasatzen badira, ibilgailua lotu ez arren: 60,00 euro.

Eguneko ordutegia 8:00etatik 20:00ak arte izanen da, astelehenetik ostiralera.

Gaueko ordutegia edo jaiegunekoa, berriz, 20:00etatik 8:00ak arte doana, bai eta larunbat, igande eta jaiegunak ere.

–Tasa, pilotaleku estalia eta ikastetxe publikoko pabilioia erabiltzeagatik: oro har, 12,00 euro/ordua, eta 8,00 euro/ordua, berriz, irabazi asmorik gabeko elkarteendako.

–Tasa, Udalaren eraikin eta lokalak erabiltzeagatik, baldin bertan irabazirik gabeko jarduerak egiten badituzte irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateek:

  • Luyber aretoa erabiltzeagatik: 190,00 euro egunean.
  • Kultura eta Gizarte Etxeko dantza aretoa edo ikasgela erabiltzeagatik: 30,00 euro egunean.
  • Luyber aretoko entseguetarako aretoa erabiltzeagatik: euro bat orduko, eta 200,00 euroko fidantza gerta litezkeen hausturengatik.
  • Udal pilotalekua ospakizunetarako erabiltzeagatik: 190,00 euro egunean.
  • Kultura eta Gizarte Etxeko bilkura aretoa erabiltzeagatik:
    • 50 euro egunean, baldin bilkura aretoko ekipamendua ez bada erabiltzen.
    • 160 euro egunean, bilkura aretoko ekipamendua erabiltzen bada (fokoak...).
  • Luyber aretoko (Gaztediaren Etxea) sukaldea prestakuntza ikastaroetan erabiltzeagatik: 15,00 euro/ordua.

Udalaren eraikin eta lokalak erabiltzeko tasa ordaintzetik salbuetsiko dira honako hauek:

  • San Adriango irabazi-asmorik gabeko elkarte nahiz entitateak; horiek fidantza gisa ordainduko dute zenbateko hori, eta gero itzuli eginen zaie, baldin lokala hartu bezala eta hartu bezain garbi, etab. uzten badute.
  • San Adriango lurralde eremutik kanpoko irabazi-asmorik gabeko elkarteak; horiek fidantza gisa ordainduko dute zenbateko hori, eta gero itzuli eginen zaie, baldin lokala hartu bezala eta hartu bezain garbi, etab. uzten badute, eta baldin ongintzako ekitaldiak egiteko erabiltzen badute.

–Tasa, Udalaren eraikin eta lokalak erabiltzeagatik, enpresek eta gisako erakundeek bertan beren kasa egiten dituztenean irabazizko jarduerak:

  • Luyber aretoa erabiltzeagatik: 420,00 euro egunean.
  • Kultura eta Gizarte Etxeko dantza aretoa edo ikasgela erabiltzeagatik: 60,00 euro egunean.
  • Udal pilotalekua ospakizunetarako erabiltzeagatik: 420,00 euro egunean.
  • Kultura eta Gizarte Etxeko bilkura aretoa erabiltzeagatik:
    • 120 euro egunean, baldin bilkura aretoko ekipamendua ez bada erabiltzen.
    • 360 euro egunean, bilkura aretoko ekipamendua erabiltzen bada (fokoak...).
  • Luyber aretoko (Gaztediaren Etxea) sukaldea prestakuntza ikastaroetan erabiltzeagatik: 30,00 euro/ordua.
  • Udaleko langileak erabiltzen badira, honako gehigarri hauek:
  • Parte hartzen duen A mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko: 46,16 euro.
  • Parte hartzen duen B mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko: 29,65 euro.
  • Parte hartzen duen C mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko: 21,73 euro.
  • Parte hartzen duen C mailako udaltzain bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko: 25,70 euro.
  • Parte hartzen duen D mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko: 18,69 euro.
  • Parte hartzen duen E mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko: 16,71 euro.
  • Kamioia erabiliz gero, ordu edo zatiki bakoitzeko: 49,50 euro.
  • Ibilgailua erabiliz gero eta hura kamioia ez bada, ordu edo zatiki bakoitzeko: 18,60 euro.

–Tasa, karpa erabiltzeagatik: 500,00 euro.

–Tasa, giltza elektronikoa ezarritako ordutegietan erabiltzeagatik: 5,00 euro bakoitzeko.

–Tasa, San Adriango Udalaren aulkiak eta mahaiak erabiltzeagatik:

  • 50 zentimo aulki bakoitzeko.
  • 2 euro mahai bakoitzeko.

–Ezkontza zibilak egiteko batzar aretoa erabiltzeagatik: 100,00 euro, erabiltzaileak konpromisoa hartzen badu udaletxerako sarbideak garbituko dituela, erabiltzen den egunean, ekitaldia bukatutakoan (100,00 euroko fidantza utzi beharko da, itzuliko dena ekitaldiaren bukaeran txukun gelditu bada).

Ezkontza zibilak egiteko, udaletxearen inguruan dagoen udal lorategia erabiltzeko: 200,00 euro, erabiltzaileak konpromisoa hartzen badu bai lorategia bai udaletxearen ingurua garbituko dituela, erabiltzen den egunean, ekitaldia bukatutakoan (100,00 euroko fidantza utzi beharko da, itzuliko dena ekitaldiaren bukaeran txukun gelditu bada).

–Agiriak egiteko eta izapidetzeko tasak:

  • Konpultsak:
    • 0-100 folio: 0,60 euro folio bakoitzeko.
    • 101 foliotik gora: 2,30 euro folio bakoitzeko.

(Salbuetsita daude Udalak eskatutako frogagiriak aurkezteko egiten diren konpultsak).

  • Fotokopiak:
    • DIN A4, zuri-beltzean: 0,20 euro folio bakoitzeko.
    • DIN A4, koloretan: 0,40 euro folio bakoitzeko.
    • DIN A3, zuri-beltzean: 0,30 euro folio bakoitzeko.
    • DIN A3, koloretan: 0,60 euro folio bakoitzeko.
  • Ordainagirien bikoiztuak (kontribuzioa, TMIZ –Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga–, eta abar): 1,80 euro unitate bakoitzeko.
  • Katastroko kopia eta katastroko orria: 1,80 euro unitate bakoitzeko.
  • Karabinetarako baimenak: 10,00 euro unitate bakoitzeko.
  • Hirigintzako txostenak: 45,00 euro bakoitzeko.
  • Aurri egoeren espedientea: 360,00 euro.
  • Udaltzaingoaren eginbideak edo txostenak: 50,00 euro.

–San Adriango Udalaren Musika Eskola erakunde autonomoaren tasak, 2023-2024 ikasturterako:

  • Matrikula: 35,00 euro/ikasturtea.
  • Musika eta mugimendu tailerra (saio bat): 144,00 euro/ikasturtea.
  • Musika eta mugimendu tailerra (2 saio): 238,50 euro/ikasturtea.
  • Musikaren hastapenak (saio 1): 144,00 euro/ikasturtea.
  • Musikaren hastapenak (2 saio): 238,50 euro/ikasturtea.
  • Danbor tailerra 5 eta 6 urteko haurrentzat: Ordu bat 4 haurrentzat, 330,00 euro/ikasturtea; ordu bat 5 haurrentzat: 283,50 euro/ikasturtea; ordu bat 6 haurrentzat: 238,50 euro/ikasturtea.
  • Musika hizkuntzako 1. maila: 378,00 euro/ikasturtea.
  • Musika hizkuntzako 2. maila: 454,50 euro/ikasturtea.
  • Musika hizkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailak: 513,00 euro/ikasturtea.
  • Helduak, 30 minutu, instrumentua eta solfeoa: 418,50 euro/ikasturtea.
  • Helduak, 30 minutu, instrumentua: 306,00 euro/ikasturtea.
  • Helduak, 45 minutu, instrumentua eta solfeoa: 540,00 euro/ikasturtea.
  • Helduak, 45 minutu, instrumentua: 427,50 euro/ikasturtea.
  • Helduak, ordu bat, instrumentua: 531,00 euro/ikasturtea.
  • 2. instrumentua, 30 minutu, 211,50 euro/ikasturtea.
  • 2. instrumentua, 45 minutu, 306,00 euro/ikasturtea.
  • Kontserbatorioan sartzeko ikastaroa: 117,00 euro/ikasturtea.
  • Taldea edo solfeoa, musika tresnarik gabe: 117,00 euro/ikasturtea.
  • Instrumentua alokatzea: 10,00 euro/hilabetea.

3. 2023rako prezio publikoak:

–Kultur etxeko ikastaroak:

JARDUERA

ASTEKO ORDUAK

HILABETEKO KUOTA

(euroak)

Yoga

1h30 (egun bat)

30,00

Haurrendako pintura

1h (Egun 1)

7,00

Haurrendako pintura

2h (2 egun)

10,00

Helduendako pintura

3h (2 egun x 1h30)

17,00

Antzerkia

1h30 (egun bat)

10,00

–Kirolgunea:

  • Urteko bonua:

KATEGORIAK

MATRIKULA

(euroak)

HILABETEKO KUOTA

(euroak)

4 urtetik beherakoak

0,00

0,00

Haurrak (4-13)

20,00

17,15

Gazteak (14-17)

30,00

25,60

Helduak (18-64)

40,00

34,25

65 urtetik gorakoak, erretiratuak eta pentsiodunak

30,00

25,60

  • Familiendako urteko bonuak:

KATEGORIAK

HILABETEKO KUOTAK (kide bakoitzeko)

(euroak)

Seme edo alaba bat

2 seme-alaba

3 seme-alaba edo gehiago

4 urtetik beherakoak

0,00

0,00

0,00

Haurrak (4-13)

15,44

13,72

12,01

Gazteak (14-17)

23,04

20,48

17,92

Helduak (18-64)

30,83

27,40

23,98

65 urtetik gorakoak, erretiratuak eta pentsiodunak.

23,04

20,48

17,92

  • "Aqua eta fitness" bonu bereziak:

KATEGORIAK

MATRIKULA

(euroak)

NEGUA

(euroak)

UDA

(euroak)

4 urtetik beherakoak

0,00

0,00

0,00

Haurrak (4-13)

20,00

13,00

17,15

Gazteak (14-17)

30,00

19,00

25,60

Helduak (18-64)

40,00

25,00

34,25

65 urtetik gorakoak, erretiratuak eta pentsiodunak

30,00

19,00

25,60

  • Aldi baterako bonuak:

KATEGORIAK

UDA

(euroak)

UDA + FITNESSA

(euroak)

HILABETEA

(euroak)

4 urtetik beherakoak

0,00

0,00

0,00

Haurrak (4-13)

45,00

0,00

36,00

Gazteak (14-17)

68,00

110,00

53,00

Helduak (18-64)

89,00

135,00

71,00

65 urtetik gorakoak, erretiratuak eta pentsiodunak

68,00

110,00

53,00

  • Eguneko sarrerak:

KATEGORIAK

BATERATUAK

(euroak)

10 ALDIKO BONUA

(euroak)

4 urtetik beherakoak

0,00

0,00

Haurrak (4-13)

4,00

28,00

Gazteak (14-17)

5,50

42,00

Helduak (18-64)

7,00

55,00

65 urtetik gorakoak, erretiratuak eta pentsiodunak

5,50

42,00

  • Hiruhilekoko tarifak, jardueretarako:
    • Uretako jarduerak:

KATEGORIAK

ABONATUAK

(euroak)

ABONATU GABEAK

(euroak)

Egun 1 astean

2 egun astean

Egun 1 astean

2 egun astean

Haurrak eta gazteak

35,00

60,00

80,00

130,00

Helduak

-

75,00

-

165,00

Adinekoak

-

40.00

-

85.00

  • Aretoko jarduerak:

KATEGORIAK

ABONATUAK

(euroak)

ABONATU GABEAK

(euroak)

Egun 1 astean

2 egun astean

Egun 1 astean

2 egun astean

2023

2023

2023

2023

Haurrak eta gazteak

30,00

50,00

50,00

95,00

Helduak

35,00

60,00

65,00

130,00

Adinekoak

20,00

30,00

35,00

65,00

  • Jarduera bereziko bonuak¹:

ABONATUAK 2023

(euroak)

Jardueretarako bonuak (10 saio)

40,00

  • Deskontu bereziak²:

Familia ugaria

%30

Familia gurasobakarra

%30

Desgaitasuna duten pertsonak, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenak

%25

Talde handiendako sarrera (gutxienez 8 pertsona)

%25

  • beste erabilera batzuen prezio publikoak (euroak):

Bazkidetu gabeen banakako ordainketa, padel eta tenis pistengatik

4,00

Udako abonatuen banakako ordainketa, padel eta tenis pistengatik

1,50

Argia

3,00

Ordainagiriak itzultzea

3,10

Abonatuaren txartel berria inprimatzea

6,00

Igeriketako kale 1 alokatzea, ordubetez entrenatzeko

30,00

Jarduera aretoa alokatzea, ordubetez entrenatzeko

30,00

Igeriketako kale 1 alokatzea, irabazi-asmoz eta ordubetez

100,00

Jarduera aretoa alokatzea, irabazi-asmoz eta ordubetez

100,00

1 Jarduera bonuak dagokien negu-denboraldia amaitzean iraungitzen dira.

2 Deskontu bereziak 10 saioko abonu, sarrera edo bonuen kuotari bakarrik aplika dakizkioke, desgaitasunen bat duten pertsonen kasuan izan ezik, horiei deskontua aplikatuko baitzaie baita jardueretan ere. Ezin dira metatu, deskontua egiteko aukeretako bati bakarrik aplikatuko zaio. Deskontuaren onurarako behar bezala frogatu beharko da dagokion baldintza.

San Adrianen, 2023ko otsailaren 2an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2301699