31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Aldaketa, Nafarroako ubideko eremu ureztagarrien IV-2, IV-4 eta V. sektoreetako lurrendako laborantzako herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Iragarki honen bidez, aditzera ematen da Erriberriko Udalak, 2022ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki du hasiera batez onestea aldaketa egitea Nafarroako ubideko eremu ureztagarrien IV-2, IV-4 eta V. sektoreetako lurrendako laborantzako herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan, hura egokitu dadin Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legean ezarritako baldintzetara.

Auzotarrek eta interesdunek, oro har, hogeita hamar egun baliodun izanen dituzte, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea kontsultatu eta, behar bada, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko. Alegaziorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betiko onetsita egonen da.

Erriberrin, 2023ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2301507