31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa, Imarkoaingo UE 3.4 exekuzio unitateko 2.1, 2.2, 2.3 eta 2.4 lurzatiei buruzkoa. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2023ko urtarrilaren 24an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Imarkoaingo UE 3.4 exekuzio unitateko 2.1, 2.2, 2.3 eta 2.4 lurzatiei buruzkoa, Daniel García Ferrerrek eta Ruth Casquero Barcosek sustatua, bat etorriz Raúl Belloso Luquik eta Iñaki Archanco Manchok idatzitako dokumentuarekin.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluetan xedatuarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2023ko urtarrilaren 27an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2301881