31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Aldaketak ordenantzetan, tasak eta zerga-tasak ezartzeko. Behin betiko onespena

Murchanteko Udalak, 2022ko azaroaren 21ean egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko ekitaldirako aldaketa, ordenantza fiskaletan eta prezio publikoak eta tasak arautzen dituzten ordenantzetan (2022ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 13an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira aipatu ordenantza eta tasak, zeinak aldatu baitira lehenago argitaratu zirenetik, eta agindu da haiek osorik argitaratzeko, behar diren ondorioak izan ditzaten. Aldaketarik ez dutenek indarrean jarraituko dute.

1. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA AGIRIAK EGITEKO ETA TRAMITATZEKO

Sinaduren onarpenak eta agirien konpultsa: 3 euro.

Tasak azterketengatik eta langileak hautatzeko askotariko prozesuengatik: 12 euro.

Doakoak izanen dira telefono zerbitzutik igortzen diren eta telematikoki jasotzen diren (bertara joan gabe) erroldako agiriak eta ziurtagiriak.

6. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORUAN, LURGAINEAN ETA LURPEAN

Zer erabakitzen den, horren araberakoa izanen da. Besterik ezean, 6 euro/m² edo zatikia eremu publikoa okupatzeagatik, urte osoan, jaiegunak barne.

–Bestetako postuak eta barrakak.

2023. urterako, 1.500 euro kobratuko zaizkie urte osoagatik Nafarroako Ferietako Industrialarien Elkarteari eta horren bazkide direnei.

Oro har, Nafarroako Ferietako Industrialarien Elkarteko bazkide ez diren guztiei 20 euro kobratuko zaizkie eguneko.

8. ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA UDALAREN HAUR ESKOLAKO ZAINTZA ETA EGONALDI ZERBITZUEN TASAK

2022-2023 ikasturtean ordaindu beharreko kuotak: ikasturte bakoitzean Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifen eta horiek izan ditzaketen aldaketen araberakoak izanen dira.

Desagertzen da erroldatutako eta erroldatu gabeko haurren arteko bereizketa.

9. ORDENANTZA FISKALA, EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASA ARAUTZEN DUENA

Udaletxean 115 euroko kuota.

Ospakizun horietarako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00ak arte, eta larunbatetan, berriz, 8etatik 13:30ak arte.

Larunbat arratsaldeetako kuota 180 euro izanen da, eta ordutegia, berriz, 19:00etatik 20:30ak arte.

Hortaz, ordutegi horretatik kanpo daude gainerako arratsalde guztiak, igande eta jaiegunak.

Kuota horiek aldez aurretik ordaindu beharko dira.

10. ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA MURCHANTEKO UDALAK ANTOLATZEN DITUEN HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL EDO GIZARTE IKASTARO EDO JARDUERETAN SARTU, IZENA EMAN EDO MATRIKULATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK

Oro har, erroldatu gabekoen kuota desagertu egiten da.

Igeriketa ikastaroak:

Haurrak: 44 euro.

Helduak: 50 euro.

Abonua nahitaezkoa da kasu guztietan.

Helduendako kirol ikastaroak:

–Kirol ikastaroak, 2 ordu/astea: 50 euro/hiruhilekoa.

–Kirol ikastaroak, 3 ordu/astea: 75 euro/hiruhilekoa.

–Karate ikastaroa: 75 euro/hiruhilekoa.

–Errutina pertsonala kiroldegian: 12 euro, erroldatuek. Barne hartzen ditu lehen aholkularitza saio bat eta bigarren berrikuspen saio bat.

–Kiroldegiko abonatu txartela galtzea: 5 euro.

–Gimnasioa doakoa da, baina abonua eduki behar da (edo eguneko sarrera ordaindu).

–Haurrendako antzerki eskolak: 140 euroko kuota bakarra ikasturte osorako. Ikastaroa hasi aurretik ordaindu beharko da.

–Hezkuntza/kulturako ikastaroak: eskulanak, 170 euro urtean. Ikastaroa hasi aurretik ordaindu beharko da.

–Atseden hartzeko lantegia: 20 euroko kuota bakarra hilean, hilabete guztietan.

–Gazte etxe berriko kuota:

  • 11 urtetik 15era bitarteko taldea: 40 euroko kuota bakarra hiruhilekoan.
  • 10 urtekoen taldea: 15 euroko kuota bakarra hiruhilekoan.

Inskripzioa egin ondoan, bazkide txartela banatuko da eta, horretarako, nahitaezkoa da argazki bat eramatea. Baja emanez gero, horrek indarra izan dezan, txartel hori itzuli beharko zaio Udalari.

Ludotekako kuota oporraldietan: 20 euro astean.

Gehienez ere 30 haur asteko (postuak inskribatu ahala beteko dira zorrotz-zorrotz).

Partikularrek Murchanteko Udalari eskatzen diotenean Udalaren edozein kirol instalazio edo eraikin erabiltzea: 20 euroko kuota bakarra orduko.

–Irabazteko-asmoa duten jarduerak: 12 euro/ordu.

Zenbait jardueratarako sarreren prezioa (kulturalak, kiroletakoak...), doako sarreratik 10 eurokoraino.

Zehazki, 3 euro antzerki amateurretarako eta 6 euro antzerki profesionaletarako.

Kasu bakoitza aztertzen ahalko da.

Araudi orokorra

Udalak antolatzen ez dituen ikastaro edo jardueretan izena emanda dauden guztiek kirol instalazioen aurtengo abonua eduki beharko dute edo, bestela, eguneroko sarrera ordaindu.

Prezio hauek urte bateko indarraldia izanen dute, urte naturalarekin bat, baina indarrean jarraituko dute beste batzuk onesten ez diren bitartean.

Ordainketak bankuko kontuaren bidez helbideratuko dira.

Kobratutakoa ezin da itzuli.

Baja emateko edozein ikastarotan edo jardueratan, Murchanteko Udalari jakinarazi behar zaio, hilabete/hiruhileko bakoitzeko lehen egun balioduna baino lehen. Bestela, hilabete/hiruhileko osoa kobratuko da, eta baja hurrengo hilabete/hiruhilekoan hasiko da.

Norbait hiruhilekoa hasita dagoela inskribatzen bada, hiruhileko osoa kobratuko zaio. Ez da onartuko hiruhileko erdien ordainketarik.

Udalak gutxieneko ratioak ezar ditzake jardueretarako.

Interesdunak jardueran agertzen ez badira, ez zaie inoiz dirurik itzuliko.

Tokiak izendunak dira eta ezin zaizkio beste inori laga.

Udalak ikastaro bakoitzean ezarriko ditu errekuperatu ezin diren egunak.

Araudi orokor hau jarduera bakoitzerako zehazten ahal du Udalak.

Inork bi ordainagiri pagatu gabe uzten baditu, elkarren segidakoak izan edo ez, jardueratik kanpo geldituko da berehala, aldez aurretik jakinarazteko edo ohartarazteko beharrik gabe.

Izena eman dutenek konpromisoa hartzen dute aurretik ezarritako arau guztiak bete eta onartzeko. Izena emateko unean araudi hau ezagutu eta onartzen dutela adierazten dute.

11. ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK

ORDAINKETA

EGOERA/ADINA

OROKORRA

FAMILIA
UGARIA EDO
GURASO
BAKARREKOA

MINUSBALIOTASUNA < %65

BANAKAKOA

Pentsioduna edo erretiratua

39

-

-

4ik 9 urte arte

39

29

29

10-15 urte

63

49

43

15 urtetik gorakoak

70

55

49

AHAIDEA

Erretirodun/pentsiodunek eratutako bikote ezkonduak

50

-

-

Erretirodun/pentsiodun bakarreko bikote ezkonduak

70

-

-

Bikote ezkonduak

102

81

-

SARRERAK

Adin guztiak (4 urtetik aurrera)

6

5

-

1. Familia ugariak izanen dira 25 urtetik beherako hiru seme-alaba dituztenak gutxienez, baita bi seme-alaba dituztenak ere, baldin eta horietariko batek gutxienez ere %33ko minusbaliotasun aitortua badu, edo familia ugariaren txartela, indarrean dagoena, aurkezten dutenak.

Guraso bakarreko familia izanen da guraso bakar batek eta haren ardurapeko seme-alabek osatutakoa, guraso hori familia sostengatzen duen bakarra bada. Ekonomikoki guraso horren mende egon behar dute seme-alabek. Seme-alabek 21 urtetik beherakoak izan behar dute, edo 26 urtetik beherakoak, ikasten ari badira.

Beraz, guraso bakarreko familia gisa kalifika daitezke:

–Alargunak eta haien seme-alabak (gainera, bi seme-alabatik aurrera, familia ugariaren titulua eska daiteke, familia ugarien onurak eskuratzeko).

–Amatasunari bakarrik aurre egiten dioten emakumeak, haurdunaldi naturalez edo lagundutako ugalketaz.

–Bakarrik adoptatzen duten gizonak eta emakumeak.

–Atzerrian subrogatutako haurduntza ez da legezkoa gure herrialdean.

–Banandutako aita edo ama eta haren seme-alabak, guraso horrek zaintza duenean eta seme-alabak ekonomikoki guraso horren mende daudenean.

2. Familia unitateko kide gisa onartuko dira uda partean aldi baterako seme-alabatzat hartzen diren haurrak, eta familiaren bonua haurraren etorrera dataz geroztik egokituko da.

3. 3 urte bitarteko adingabeek sarrera doan izanen dute, eta %65etik gorako minusbaliotasuna dutenek ere bai. %65era iristen ez badira, %25eko deskontua aplikatuko da edozein minusbaliotasun izanez gero.

4. Urteak kontatzeko, jaiotza-urtea hartuko da kontuan, jaiotza eguna eta hilabetea edozein izanda ere.

5. Bikote ezkonduan bakar batek baizik ez badu minusbaliotasun aitortua, edo bakar bat baizik ez bada erretiratua edo pentsioduna, %25eko deskontua eginen da bikote ezkonduen bonuan.

6. Betiere beharrezkoa izanen da hobaria eskatzeko bidea ematen duen egoeraren frogagiria aurkeztea.

7. Deskontuak ez dira metagarriak.

8. Kuota ordaintzen ez dutenei berehala eragotziko zaie Udalaren kirol instalazioetan sartzea. Itzultzen den ordainagiri bakoitzak 6 euroko gastu erantsia izanen du, itzulketagatik. Eta, hala denean, epez kanpo kobratzearen ondoriozko errekargua, indarra duen legeak ezartzen duen moduan.

9. Kobrantza urtean behin eginen da, eta 2023/01/01etik 2023/12/31 arte balioko du. Hala ere, indarrean jarraituko dute tasa berriak onetsi arte.

10. Izatezko bikoteen erregistroan ofizialki inskribatutako bikoteak bikote ezkondutzat hartuko dira.

12. ORDENANTZA FISKALA, ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

Tasa eta zerga, oro har, zerga-oinarriaren %4,50ekoa izanen dira. Gutxieneko zenbateko bat ezartzen da, 26 eurokoa.

13. ORDENANTZA, HIRI-LURREN BALIO IGOERAREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

2018. urtea eta hurrengoak. - 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako koefizienteen arabera, zeinak urtero eguneratzen baitira Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko legean (58.2 artikulua), Udalak osoko bilkuran beste koefiziente batzuk finkatzen ez dituen artean.

Bi kasuetan aplikatuko den zerga-tasa: %15.

14. ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA UDALAREN LOKAL NAHIZ INSTALAZIOEN ETA BERTAKO ZERBITZU BEREZI BATZUEN ERABILEREN TASAK

Partikularrek edo entitate pribatuek antolatutako jardueren kasuan, eta irabazi-asmoa badute, 15 euro orduko. Idatzizko eskabidea aurkeztu beharko dute Udalean, eta langile arduradunen ordutegitik kanpo erabiltzen badira, ordu horiek arduradunari ordaindu beharko dizkiote, zuzenean.

Udalaz kanpoko akademia batek emandako ingeleseko ikastaroak. 2022/2023 urtea. Lagapen-hartzaileak Murchanteko Udalari 2.268 euro ordainduko dio ikasturte osoagatik (2022ko irailetik 2023ko ekainera, biak barne). Ordainketa hilero eginen da, eta honako zenbateko hauek ordainduko dira: iraila (126 euro), urritik maiatzera (252 euro/hilabetea) eta ekaina (126 euro). Zenbateko horiek Udalaren banku-kontuan sartuko dira hilabete bakoitzeko lehen astean.

Beste ikastaro batzuk: kasu bakoitzean zehaztuko da.

15. ORDENANTZA FISKALA, HILERRIKO ZERBITZUA EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. epigrafea (bakarra).

Nitxoak alokatzeko, haien artean batere bereizketarik egin gabe, prezioa hau da: 580 euro/unitatea, 30 urterako; luza daiteke epe berdinerako eta prezio berean, alderdi biak ados jarrita.

Kolunbarioak, 30 urterako ere alokatzeagatik, 310 euro/unitateko prezioan.

21. ORDENANTZA FISKALA, JANTOKI SOZIALA ARAUTZEN DUENA

4. artikulua. Tributu-kuota.

Tasaren zenbatekoa ondoko tarifa hauen araberakoa izanen da:

5,40 euro, lagun eta otordu bakoitzeko. Janaria hotzean: 6 euro pertsonako eta janariko.

Tarifa horiek mantenduko dira, janari zerbitzua emateko esleipena duen enpresak mantentzen dituen bitartean. Prezioa igotzen badute, igoera erabiltzaileei kargatuko zaie.

Oro har, eta zerga, tasa, prezio publiko eta udal zerga guztietarako, itzulitako ordainagiri bakoitzeko 6 euro kobratuko dira, kudeaketa eta banku-gastu gisa, bai eta indarrean dauden errekargua, interesak eta kostuak ere.

Borondatezko epetik kanpo ordainagiriak kobratzeagatik eta haiek itzultzeagatik, udal honen edozein zergari edo tasari dagokionez, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117.7 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 94. artikuluan xedatuari jarraituko zaio.

Murchanten, 2023ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2301494