31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

37/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 3/2023 prozedura laburtuari dagokion administrazio-espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen duena. Espedientea Laura Ojer Pascual andreak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokio.

Laura Ojer Pascual andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 2. Epaitegian Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 2ko 2598E/2022 Ebazpenaren aurka. Ebazpen haren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Obstetrizia eta Ginekologiako erizain espezialista (emagina) izateko 24 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lehiaketaldiaren behin betiko emaitzen eta azken emaitzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48.4 artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.

Erabiliz irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 2. Epaitegira igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 4ko 2598E/2022 Ebazpenaren aurka Laura Ojer Pascual andreak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 3/2023 prozedura laburtuari buruzko administrazio espedientea. Ebazpen haren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Obstetrizia eta Ginekologiako erizain espezialista (emagina) izateko 24 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lehiaketaldiaren behin betiko emaitzen eta azken emaitzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen.

2. Ebazpen hau balizko interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen aipatutako epaitegian bederatzi eguneko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura eta Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lanpostuetarako Kontratazioa, Sarrera eta Betetzea Kudeatzeko Zerbitzura eta Araubide Juridikoaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 20an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2301472