31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

4/2022 aurrekontu-aldaketa.
Behin betiko onespena

2023ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 10ean, 4/2022 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia. Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 4/2022 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatzekoa den araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Lerinen, 2023ko otsailaren 1ean.–Alkatea, María Consuelo Ochoa Resano.

4/2022 AURREKONTU-ALDAKETA

GASTUAK: 143.100,00 euro.

–Aparteko kredituak:

Zahartze aktiborako ekipamenduak.

6.000,00 euro

Administrazio elektronikoa ezartzea

3.100,00 euro

Familia-laguntza administrari-ofizialarentzat

500,00 euro

–Kreditu-gehigarriak:

Obra arduradunaren ordainsariak

2.000,00 euro

Langabetuen Gizarte Segurantza

3.000,00 euro

NEZ bidez kontratatuen Gizarte Segurantza

2.000,00 euro

Lantaldean NEZ bidez kontrataturikoen ordainsariak

16.000,00 euro

Kaleak eta seinaleak kontserbatzea

10.000,00 euro

Hirigintzako aholkularitza

3.000,00 euro

Argiteria publikoaren energia-gastua

18.000,00 euro

Argiteria publikoaren mantentze-lanak

2.000,00 euro

Funtzionarioen montepioen kuota

27.500,00 euro

Bestetako hesiak (katea) kontserbatzea

7.000,00 euro

Herriko bestetako gastuak:

10.000,00 euro

Santiago eguneko bestetako gastuak

2.500,00 euro

Igerilekuetako mantentze lanak

3.000,00 euro

Poligonoko araztegiaren energia elektrikoa

10.000,00 euro

Udal eraikinen energia elektrikoa

3.500,00 euro

Eraikinetako berokuntzako gasolioa

6.000,00 euro

Tracasa (katastroko mantentze-lanak)

8.000,00 euro

FINANTZAKETA: 43.100,00 euro.

–Diru-sarrera handiagoak:

Nitxoak lagatzeko tasak

3.000,00 euro

Araztegiko argiaren kostuaren itzulketa

10.000,00 euro

Soberan diren herri-lurren kanona

27.000,00 euro

Herri-larreen errentak

10.000,00 euro

Montepioko defizitaren dirulaguntza

15.000,00 euro

DIRU-SARRERA BERRIAK

–Diruzaintzako gerakina:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

68.600,00 euro

Iragarkiaren kodea: L2301658