31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Aldaketa, Herri lurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Leitzako Udalak, 2022ko urriaren 25ean egindako osoko bilkuran, Herri lurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza aldatzeko hasierako onespena eman zuen.

Erabaki hori 2022ko abenduaren 15ean argitaratu zen, 2022ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Epe hori iragandakoan inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsirik gelditu da aipatu ordenantzaren aldaketa; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak eman dion idazketaren ariora.

Leitzan, 2023ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

ALDAKETA

"51. artikulua

(...)

2.–Leitzalarrean, eskubide berriak sortzea ez dakarten edo trukatutako lurzatien gainean dauden eskubideak erregularizatzeko balio duten trukaketak eta hitzarmen transakzionalak baimentzen dira soilik."

Iragarkiaren kodea: L2301513