31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Udal Planeko aldaketaren araudia, Alliko 21. poligonoko 483. lurzatiari dagokiona

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren urtarrilaren 3ko 3E/2023 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Larraungo Udal Planaren aldaketa, Alliko 21. poligonoko 483. lurzatian, Andrea Etxarri Zabaletak sustatua. Foru agindu hori 2023ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean.

Xedatu da araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).

Mugiron (Larraun), 2023ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2301691