31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Itzako Udalak, 2023ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak emateko prozedura arautzen duen udal ordenantza indargabetzea, indarrean jarri delako martxoaren 7ko 52/2022 Foru Agindua (foru agindu horren bidez arautzen da Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasuna dutenendako aparkatzeko txartela).

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarki-taulan ere paratuko da, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin. Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik egiten, behin betiko onetsiko da ordenantzaren indargabetzea.

Itzan, 2023ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2301499