31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

Aldaketa, Irañetako Basokoetxea bordako jolas jarduera pribatuen erabilera arautzen duen udal ordenantzaren 6. artikuluan (Tarifak). Hasierako onespena

Irañetako Udalak, 2023ko urtarrilaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldatzea Basokoetxea bordako jolas jarduera pribatuen erabilera arautzen duen udal ordenantzaren 6. artikulua (Tarifak).

Onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta harekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriekin.

Jendaurreko epean inork ez badu aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik, ordenantzak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta behin betiko testua argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan.

Irañetan, 2023ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Jose Ignacio Arangoa Cía.

Iragarkiaren kodea: L2301380