31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldaketa, ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren arloan baimenak emateko tasak arautzen dituen udal ordenantza fiskalean Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2023ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren arloan baimenak emateko tasak arautzen dituen udal ordenantza fiskalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Gesalatzen, 2023ko otsailaren 2an.–Alkatea, Raquel Muñoz Lamoneda.

Iragarkiaren kodea: L2301796