31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldaketa, Hirigintza-jarduketen tasak arautzen dituen udal ordenantzan.
Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2023ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hirigintza-jarduketen tasak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Gesalatzen, 2023ko otsailaren 2an.–Alkatea, Raquel Muñoz Lamoneda.

Iragarkiaren kodea: L2301793