31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Goizuetako Udalaren Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onarpena

Goizuetako Udalbatzak, 2023ko urtarrilaren 31n eginiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Goizuetako Udalaren Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioa Arautzen duen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari jarraikiz, aipatutako ordenantza jendaurrean egongo da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman ondorengo egunetik hasita, hogeita hamar egun balioduneko epean, interesatu diren pertsonek espedientea aztertu eta nahi izanez gero erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea igaro ondoren, inongo alegaziorik ez balego, ordenantza behin betiko onartua geldituko da, eta bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Goizuetan, 2023ko otsailaren 2an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2301701