31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Xehetasun-azterketa Zuriaingo 916. eta 917. lurzatietan.
Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak, 2023ko urtarrilaren 26an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Zuriaingo 7. poligonoko 916. eta 917. lurzatiei eragiten diena, Juan Ángel de Andrés Viergek eta M.ª Jesús Mancho Indurainek sustatua.

Argitara ematen da, bat etorriz xedatutakoarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Esteribarren, 2023ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2301770