31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

2023rako zerga-tasak

Esteribarko Udalak, 2023ko urtarrilaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, 2023rako zerga-tasak onetsi zituen, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Hona hemen:

a) Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga: %0,25.

b) Ekonomia-jardueren gaineko zerga. Indarra duen araudian ezarritako tarifen arabera, %1eko udal indizea.

c) Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. Indarra duen araudian ezarritako tarifen arabera.

Interesdunak hala eskaturik, honako hobari hauek aplikatuko dira zergaren kuotan:

–%25eko hobaria ECO ibilgailuetarako.

–%50eko hobaria 0 isurpeneko ibilgailuetarako.

d) Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

e) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

–Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko uztailaren 2ko 2/1995 Foru Legeak ezarritako gehienekoak, balioaren gehikuntza sortu zen aldiaren arabera.

–Karga-tasa: %15.

Esteribarren, 2023ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L2301553