31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Ordenantza fiskala, arautzen duena lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2023ko urtarrilaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

Ordenantza onesteko erabakia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten, Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga arautzen duen ordenantza fiskala behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Esteribarren, 2023ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L2301547